Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

DNA 2022

Dantza lurraldean

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

2022ko edizioan, DNA itzuliko da Nafarroako Antzokien Sareko espazioetara, sorkuntza eta/edo ikerketako lau egonaldi eskaintzeko eta 2021eko DNA egonaldietako sorkuntza prozesuen ondoriozko obrak estreinatzeko. 

Orobat, mugaz haraindiko ‘Atalak’ dantza proiektuan sortutako esperientziak partekatuko dira. Proiektu horretan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, Baluarte fundazioaren bidez, dantza garaikidea sustatzen du Nafarroan, Euskadin eta Akitania Berrian. Horretaz gainera, beste jarduera batzuk ere eginen ditugu, Nafarroan dantza garaikidea sustatzen duten zenbait entitaterekin lankidetzen aritzearen ondorioz.

Sorkuntza, ekoizpena eta emanaldia, publikoa eta lurraldea jorratuko dira 2022ko edizioan, dantza garaikidea topaketarako eta hausnarketarako eragile gisa erabilita.

DNA 2022