Hainbat egile
Astearen berrogeita bigarren ekitaldiak Behe Erdi Aroko penintsulako nobleziaren gaia landu zuen. Analisia iberiar penintsulara mugatu zen, iturri, eduki eta argudio berrietatik abiatu diren lanak erakusteko eta etorkizuneko ikerkuntzarako proposamen berriak planteatzeko, beti ere Europako esparruan garatutako ideia eta proiektuak aintzat hartuta. Erreferentzia gisa, hiru kontzeptu gako hartu ziren, Astearen izenburuak jasotzen dituenak: diskurtsoa, oroimena eta ordezkaritza.
Saioak hiru ardatz nagusiren inguruan garatu ziren. Lehenengoa Europako esparruko proposamenen inguruan eratu zen. Bigarren ardatza nobleziari lotutako elementu adierazgarrienen hainbat alderdiri eskaini zitzaien: ahaidetasuna, ondarea eta boterea. Hirugarren ardatzak nobleziaren ereduak eta balioak aztertu zituen.