Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Del románico al gótico en la arquitectura de Navarra [Erromanikotik gotikora Nafarroako arkitekturan]

Egilea:

Carlos J. Martínez Álava


Laburpena:

Mendebalde kristauaren beste hainbat lekutan bezala, Nafarroako erresumak eraikuntzaren goraldia bizi izan zuen XII. mendeko azken herenetik XIII. mende hasierako hamarkadetara bitartean, eta orduan sortu ziren bertako Erdi Aroko eraikinik adierazgarrienetako batzuk, besteak beste La Oliva monasterioa (1165 inguru) eta Fiterokoa (1175 inguru), eta horiei erantsi behar zaie Iratxekoaren obren orientazio berria.

1175 inguruan tenplu ugari sustatu ziren, ordurako gehienak hiri guneetan, besteak beste, Irantzuko monasterioa, Tuterako katedrala, eta Lizarrako San Pedro Ruakoa, Andre Maria Gaztelupekoa eta San Migel. Zangozako Andre Mariaren elizaren eraikuntza ere orduan berpiztu zen, hura ere XII. mendearen lehen erdialdean hasi ondoren. Mende hartako azken urteetan hasi ziren eraikitzen Erriberriko San Pedro, Iruñeko San Nikolas eta Lizarrako San Joan. Iruñeko Errege Jauregia ere une hartan eraiki zen, eta hiriburuko katedralaren eta Erriberriko jauregi zaharraren hainbat atal zaharberritu ziren.  Eraikin hauen analisiak erromaniko berantiarretik hasierako gotikora eramaten du, baina sorkuntzaren bilakaera hori ez da iritsiko, modu zuzenean behinik behin, gotiko klasikora.

Eraikin gehienek bilakaera konplexua erakusten dute. Eraikuntza lanen iraupen luzearen ondorioz, inertzia tradizionalak estilo eredu berrien ezarpenarekin eta garapenarekin elkartu ziren. Eraikuntzaren faseak tarte kronologiko zabal batean gauzatzen dira bata bestearen ondotik, XII. mendeko azken herenetik XIV. mendera bitartean. Logikoa denez, aztertutako proposamen arkitektonikoen sorrera eta indarraldi betea XII. mendearen azken herenetik XIII. mendearen lehen herenera bitartean garatzen dira. Haietan aurkitzen diren ezaugarri gehienak 1200erako agertzen hasiak ziren.


Jaitsi PDFa

Del románico al gótico en la arquitectura de Navarra [Erromanikotik gotikora Nafarroako arkitekturan]