Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

De Mahoma a Carlomagno. Los primeros tiempos (siglos VII-IX) [Mahomatik Karlomagnora. Hasierako garaiak (VII.-IX. mendeak)]

XXXIX Semana de Estudios Medievales de Estella, 17-20 de julio de 2012 [Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen XXXIX. Astea, 2012ko uztailaren 17tik 20ra]

Egiletza:

Hainbat egile


Laburpena:

Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Astearen hogeita hemeretzigarren ekitaldiaren izenburua eta gai nagusia hauxe da: «Mahomatik Karlomagnora: hasierako garaiak (VII.-IX. mendeak)». Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Astearen Batzorde Zientifikoak erabaki zuen, gaia mugatu zuenean, aipatutako bi mende horien bitarteko garaiari buruzko gogoeta egitea. Asmoa zen bereziki aztertzea konkisten eta kokaguneen garaian batera gertatu ziren inguruabar politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak, eta orobat, mendebaldeko Europako lurraldeetan bat egin zuten askotariko komunitate etniko eta erlijiosoak. Beste behin ere, helburua zen Erdi Aroko iraganalditik gaur arte ezinegonak eta kezkak eragiten dituzten gaiak eta arazoak sakon aztertzea.

Astean elkartu ziren garai haiei buruzko aditurik ospetsuenak, argitalpen honen edukia osatzen duten hitzaldien kalitatean egiaztatu daitekeenez. Asteari hasiera emateko saioa Philippe Sénac adituaren eskutik etorri zen; Astearen Batzorde Zientifikoko kide izateaz gain, hain zuzen ere, ekitaldi hartako koordinazio lanak egin zituen. Gaia aztertzeko bidea guztiz diziplinartekoa izan zen, saio historiko eta arkeologikoekin, eta artearen historiaren ikuspegia ere landu zen.

Liburuak biltzen du, gainera, 1963tik aurrera egin diren Erdi Aroko Ikerlanen Astearen ekitaldietako programa guztien aurkibide osoa.


Jaitsi PDFa

De Mahoma a Carlomagno. Los primeros tiempos (siglos VII-IX) [Mahomatik Karlomagnora. Hasierako garaiak (VII.-IX. mendeak)]