Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Cultur-Izan Programa

Cultur-Izan programa sortu berria da, Nafarroako Kultur Ondare Immateriala osatzen duten musika-adierazpenak erakusteko, bitartekotza egiteko, berritzeko eta formakuntzan laguntzeko. Lehenengo edizioa 2023ko irailean egin zen Foru Komunitateko hainbat herritan.

Esamolde hori gaztelaniazko eta euskarazko hitz-joko bat da, eta "Kultura izatea" esan nahi du: gizakia berez "kulturala da"; beraz, izan garenaren eta garenaren ezagutza ez da ulertzen "sustraiko kultura" kontuan hartu gabe.

Cultur-Izan programak Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoien dibulgazioa eta bitartekotza bilatzen du, guztiak ere Kultur Ondare Immaterialaren elementuak.

KONTSULTA EZAZU 2023ko PROGRAMA.

 

LEHENENGO EDIZIOAREN LABURPENA. 2023.

 

CULTUR-IZAN AURKEZPENA. 2023.

 

CULTUR-IZAN 2023. BERTSONDARE.

Kultura tradizionalaren adierazpenei laguntzeko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Vianako Printze Erakundearen ildoaren barruan, Museoen Zerbitzuak bultzatutako "Bertsondare" programa berria sortu da. Bertsondare bertsolaritzaren tradizioa (Interes Kulturaleko Ondasun immaterial izendatua) egungo nafar herritarrekin eguneratu eta lotzeko bokazioarekin jaio da.

 

TANXUNGUEIRAS ESKOLA MAGISTRALA. 

Kultura Saileko Museoen Zerbitzua (Ondare Etnologiko eta Inmaterialaren Negoziatua) musika errotik berritzeko programa baten ospakizuna bultzatzen ari da 2020tik aurrera, hainbat artistaren eskola magistralen formatuarekin, musika errotik berrituz. Ekimen honen helburua da folklorearen munduarekin zerikusia duten pertsona eta kolektiboentzako (elkarteak, taldeak, musika sortu edo interpretatzen duten pertsonak, musika eskoletako eta kontserbatorioetako irakasle eta ikasleak, zaleak) berrikuntza-aukera desberdinak ezagutzen laguntzea. Jota da ardatza, BIC izendatua, eta programa hau belaunaldi berriei eta, oro har, herritarrei babesa, hedapena eta transmisio aktiboa emateko bidea da.


2020ko lehen edizioan Rodrigo Cuevas gonbidatu zen eta 2021ean Cubero anaiei. 2022an artista gonbidatua Carmen Paris da. 2023. Urtean Tanxugeiras taldea izan da gonbidatua.

 

BAZTANDARRAK. IKASMUTILDANTZAK 

Baztandarrak taldearen hitzaldia eta emanaldia Nafarroako Museoan. Iksamutildantzak.

 

GAMAZADAREN ORTZADAR IKUSKIZUNA

 "Gamazada"ren 130. urteurrena ospatzeko ikuskizuna. Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Labrit pilotalekuan eskeinitako ikuskizuna, Cultur-Izan programaren baitan.

 

Cultur-Izan Programa
Cultur-Izan Programa