Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2023ko edizioa

ZER DA CULTUR-IZAN?

Esamolde hau gaztelaniazko eta euskarazko hitz joko bat da, eta “Kultura izan” adierazi nahi du: gizakia berez “biokulturala” da; beraz, izan garenaren eta egun garenaren ezagutza ez da ulertzen “sustraiko kultura” kontuan hartu gabe. 

Cultur-Izan programaren helburua da Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiak zabaltzea eta haien arteko bitartekaritza egitea, guztiak ere kultur ondare immaterialaren elementuak baitira.

Lehen edizio honetan, programa osatzen lagundu dute ibilbide luzeko Nafarroako hainbat erakundek, Mahaian parte hartu baitute, hala nola Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak eta NavarJotak. 

Jarduerak ez dira toki bakar batean gauzatuko: Nafarroako hainbat herritan antolatuko dira. Programak dantza, jota eta bertsolaritza adierazpenak batzen ditu lehen edizio honetan. Gainera, 2023ko edizio pilotuaren amaieran Tanxugueiras taldeak maisu eskola bat emanen du, musika tradizionala egungo gizartera eta kulturara eguneratzearen inguruan.

Laburpena 2023 

 

 

LEHENENGO EDIZIOAREN LABURPENA. 2023.

 

CULTUR-IZAN AURKEZPENA. 2023.

 

CULTUR-IZAN 2023. BERTSONDARE.

Kultura tradizionalaren adierazpenei laguntzeko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Vianako Printze Erakundearen ildoaren barruan, Museoen Zerbitzuak bultzatutako "Bertsondare" programa berria sortu da. Bertsondare bertsolaritzaren tradizioa (Interes Kulturaleko Ondasun immaterial izendatua) egungo nafar herritarrekin eguneratu eta lotzeko bokazioarekin jaio da.

 

TANXUNGUEIRAS ESKOLA MAGISTRALA. 

Kultura Saileko Museoen Zerbitzua (Ondare Etnologiko eta Inmaterialaren Negoziatua) musika errotik berritzeko programa baten ospakizuna bultzatzen ari da 2020tik aurrera, hainbat artistaren eskola magistralen formatuarekin, musika errotik berrituz. Ekimen honen helburua da folklorearen munduarekin zerikusia duten pertsona eta kolektiboentzako (elkarteak, taldeak, musika sortu edo interpretatzen duten pertsonak, musika eskoletako eta kontserbatorioetako irakasle eta ikasleak, zaleak) berrikuntza-aukera desberdinak ezagutzen laguntzea. Jota da ardatza, BIC izendatua, eta programa hau belaunaldi berriei eta, oro har, herritarrei babesa, hedapena eta transmisio aktiboa emateko bidea da.


2020ko lehen edizioan Rodrigo Cuevas gonbidatu zen eta 2021ean Cubero anaiei. 2022an artista gonbidatua Carmen Paris da. 2023. Urtean Tanxugeiras taldea izan da gonbidatua.

 

BAZTANDARRAK. IKASMUTILDANTZAK 

Baztandarrak taldearen hitzaldia eta emanaldia Nafarroako Museoan. Iksamutildantzak.

 

GAMAZADAREN ORTZADAR IKUSKIZUNA

 "Gamazada"ren 130. urteurrena ospatzeko ikuskizuna. Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Labrit pilotalekuan eskeinitako ikuskizuna, Cultur-Izan programaren baitan.

 

Dokumentuak