
“Corten” ekimenak Asturias, Kantabria, Valentzia eta Nafarroako katalogo autonomikoetako film laburrak sustatu eta zabaldu nahi ditu, eta film horiek ikusle gehiagorengana helarazi.
Programa hori ibiltaria da eta trukeak egiteko eta elkartzeko espazioak sortzen ditu, lau erkidegoetako profesionalentzat. 2025ean, Nafarroako Foru Komunitatea anfitrioia da.
Programa 2025eko maiatzaren 16an eta 17an gauzatuko da, Iruñean.
Ostirala, maiatzak 16, 20:00etanFilm laburren emanaldia. Golem Yamaguchi. |
|---|
|
Marcharse (animazioa, 6 min) CURTS katalogoa (Valentzia) Ale bere bizitza atzean utzi eta hiri berri batera heldu da, unibertsitatean ikasteko. Pentsamenduen laino bat datorkio atzetik, daukanaren eta jada ez daukanaren arteko konparazioak etengabe gogora ekartzen dizkiona. Metroko joan-etorrien errutinan, behea jo eta, azkenean, pentsamendu horiekin adiskidetuko da; hainbeste, ezen atsekabetzeari ere utziko baitiote. Azken batez, alde egiten uzten ikasiko du. |
|
Campolivar (fikziozko dokumentala, 16 min) Laboral Cinemateca Cortos katalogoa (Asturias) Familiaren artxiboko materialen bidez, zuzendariak bere aita gaixoaren infernurako jaitsiera berreraikitzen du, oroitzapena delarik bien arteko lotura bakarra. |
|
Scape (fikzioa, 12 min) Nafarroa Shortzinema katalogoa Gizon barnerakoi bat errealitatearen eta irudimenaren artean mugitzen da. Argazki-galeria batean barrena dabilen bitartean, ikusten duen artea marrazten du. Galerian aurrera egin ahala, gizonak artelanetan babesa aurkitzen du. |
|
Cala, cala son (dokumentala, 11 min) Cantabria en Corto katalogoa Aminata jaio zen egunean, errotik aldatu zitzaion bizitza bere amari, Duturnari. Amatasuna ez zen hasi espero eta kontatu zioten moduan. Maletak egin eta etxetik ihes egin behar izan zuen, alaba besoetan zuela. Oso gaztea zen, bakarrik zegoen, ez zuen baliabiderik, eta ez zekien etorkizunak zer ekarriko ote zion. Gauza bakarra zuen argi: alabaren bizia salbatu behar zuen. |
|
Cafunè (animazioa, 8 min) Nafarroa (izenburu gonbidatua). Animaziozko film labur onenaren 2025 Goya Saria. Panpina igerilekura erori zaionean, Almak, neskatila bakartiak, iragan traumatikoa gogoratu du bat-batean: patera hondoratu zenekoa, non bizirik atera zen bakarra izan zen. Lunak, bere salbatzaileak, traumari aurre egiten eta bere bizitza berriz eraikitzen lagunduko dio. |