Zuzendaritza: Ignacio Maquirrian
Gidoia: Ignacio Maquirrian
Ekoizlea: 601 producciones audiovisuales
Hizkuntza: Gaztelania
Azpitutluak: Ingelesa
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 20’
Formatua: Digitala
Sinopsia: Adinekoen bakardadeari buruzko dokumental laburra da. Luisek 74 urte ditu eta Bartzelonara itzuli da Mercedes emaztea hil eta 7 urte igarotakoan. Polaroid kamera batekin, argazkiak ateratzen dizkio emaztearekin izandako harremanari, eta berarendako garrantzitsuenak diren 6 tokietara joaten da berriz: sekula itzulia ez zen lekuak denak ere. Barne-bidaia horretan semea du lagun, Ignacio Maquirrian zinemagilea, eta gertatzen dena filmatzen du.
Zuzendariaren biofilmografia: 601eko sormen-zuzendaria da eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresan; errealizazioan eta edizioan trebatua da, baita postprodukzioan eta animazioan ere. Argazki-zuzendaria izan da Anwar eta Awards dokumentaletan, baita 601 ekoiztetxeak erakunde eta telebista-kanal ezberdinetarako eginiko hainbat proiektutan ere. Dokumental hauetako editorea izan da, besteak beste: ¿Qué era eso de los sanfermines?, ETBrako; AWARDS; La Navaja de Ockham, La 2 katerako; eta Kantauri. Aditua da publiko orokorrarentzako storytelling piezak eta museo zein interpretazio-zentroetarako edukia editatzen. Ceditas du lehen esperientzia zinema-zuzendaritzan.
Kontaktua: Rosa García - rosa@601.es - 620 02 52 06