Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Campo y ciudad. Mundos en tensión (siglos XII-XV) [Landa eta hiria. Tentsioan dauden munduak (XII.-XV. mendeak)]

XLIV Semana Internacional de Estudios Medievales. Estella-Lizarra, 18/21 de julio de 2017 [Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko XLIV. Astea. Lizarra, 2017ko uztailaren 18tik 21era]

Egiletza:

Hainbat egile


Laburpena:

«Landa eta hiria. Tentsioan dauden munduak. XII.-XV. mendeak» izenburua eman zitzaion Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astearen berrogeita laugarren ekitaldiari, eta han bildu ziren Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal eta Espainiako Erdi Aroaren hainbat ikerlari ospetsu.

Erdi Aroaren ikerkuntzan ohikoa bihurtu da hiriek beren inguruko landa eremuarekin izan dituzten harremanak eta hiriaren menderakuntzaren formak aztertzea, hiria burgesiaren behin betiko garaipenaren enbrioi huts gisa ikusteko joera gainditu ondoren. 2017an, Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Asteak hiri ingurunearen eta landa ingurunearen arteko harremanen gatazka eta tentsioaren prisma erabili zuen, ikuspegiak alderantziz jartzeko gonbitea eginez.

Helburua zen Erdi Aroko gizarte osoa aztertzeko jardueran eragina duten hainbat gairi buruzko gogoeta egitea, bi atal handitan egituratuak: Erdi Aroko gizarteen espazio polarizatua eta ez jarraitua, eta Erdi Aroko gizartearen analisiaren kategorien egokitasuna.

Aste honetako txostenetan bildu dira, alde batetik, tentsio eta gatazka formen mailaketa bat, nekazarien matxinadaren paradigmatik (Jacquerie eta matxinada ingelesa) hasi eta Behe Erdi Aroko Gaztelako nekazarien erantzuteko modu "isiletara" arte, tartean direla duela gutxi arte ikerkuntzak bazter utzitako mugimendu bat (Tuchinat), komunitate musulmanen presentziaren berezitasunak (Valentzia), edo mendialdearen rola (Nafarroa). Beste alde batetik, Toscana, Aragoi eta Portugalen hiriak landa menderatzeko erabiltzen zituen formak berraztertu ziren, haien izaera dinamiko eta gatazkatsua batzuetan lausotuta geratu delako, haien ebidentziagatik eta instituzionalizazioagatik.


Jaitsi PDFa