Pello Pellejero Goñi
Caen laminas muertas giza izaera aztertzen duten bederatzi kontakizunen bilduma bat da, hainbat azpigenero literarioren bidez, ipuin klasikotik hasi eta literatura fantastikoraino, metaliteraturatik eta autofikziotik pasatuz. Kontakizun gehienak gaur egungo garaian girotuta daude, nahiz eta horietako batzuetan irudimenezko munduak eta antzinako zibilizazioak gogora ekartzen diren. Pertsonaiek Europako, Ekialde Ertaineko, Afrikako, Hego Amerikako, eta autorearen prisma literarioak distortsionatuta ager daitezkeen hiri eta tokietako hainbat agertokitan zirkulatzen dute.
Navarro Villoslada 2023 sariko epaimahaiak Caen lamminas muertas lana nabarmendu zuen: «prosa dotore eta aratz baten zehaztasuna, eguneroko egoeretatik agertoki distopikoetara doan obra batean elementu bateratzaile gisa jokatzen duena, irudimen sendoko trama trebeak aurkezten dituena, elementu kultuz eta literatura-tradizioari gorazarre egiten dion ironiaz aberastuak, Borgesetik Monzóraino».