Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bira Nafarroan Barna 2021

Bigarren edizioa - 2021

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak abian jarri zuen 2021an Bira Nafarroan Barna zikloa. Programa berri honen bidez, 30 kontzertu antolatu dira Foru Komunitateko beste hainbeste herritan, gailentzen ari diren 17 talde eta artista eramanez oholtza gainera. Emanaldiak ekainetik urrira bitartean egin zen. Sarreren prezioa 5 eurokoa da, eta udal bakoitzak finkatu ditu haiek erosteko bideak. Estilo- eta proposamen-sorta zabal hori foru erkidegoko bazter anitzetan barna ibili da eta aukera eman du Nafarroako musika-eszena bikaina balioesteko. 2021eko taldeen, egunen eta herrien egitarau osoa hemen ikus daiteke.

 
Bira Nafarroan Barna 2021