Bira Nafarroan Barna
Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak abian jarri zuen 2021an Bira Nafarroan Barna zikloa. Programa berri honen bidez, Foru Komunitateko talde eta artista berriek zuzenean jotzeko aukera dute. Aldi berean, programaren beste helburuetako bat Nafarroako lurralde osoko espazio eszenikoetan zuzeneko musikaren programazioa suspertzea da.
Udaberrian eta udazkenean egiten da programa hau.