Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bideojokoen zure proiektua garatzeko, gehitu finantzari bat zure taldean

Garapen aldi luzea behar duen beste edozein proiektutan bezala, plangintza funtsezkoa da. Finantza arloko plangintza ere bai. Finantzaketa lana ekoizpena hasi aurretik diseinatu behar da, eta ezinbesteko baldintza da proiektuak arrakasta izan dezan. Hitzaldian Espainiako merkatuan gaur egun eskuragarri dauden alternatibak baloratuko dira, bestelako finantzaketa barne, crowdfunding delakoa, esaterako.
 
FERNANDO J. PRIETO PRADO
 
Marketinean, teknologian eta finantzetan 20 urtetik gorako esperientzia duen profesionala. Zenbait proiektu abiarazi ditu, adibidez, Start Your Business, zeina crowdfunding-ean espezializatutako Estatu Batuetako aholkularitza enpresa baita, 2013. urteaz geroztik 4,8 MM USD erakartzen lagundu duena proiektu sortzaileetarako. Halaber, Gato Salvaje estudioko bazkide izan da 11 urtez; horietako 4tan, bertako zuzendari nagusia izan da, eta proiektua garatzeko behar den finantzaketa lortzeaz arduratu behar izan da. Gaur egun, Espainiako enpresei ere laguntzen die negozioa Estatu Batuetan hedatzen Miamitik.

Bideojokoen zure proiektua garatzeko, gehitu finantzari bat zure taldean