Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bideojokoen enpresa bat sortzeko jauzia: CEOen eginkizuna

Bideojokoen arloko negozio berriei ekitea izaten da artisten, programatzaileen, bideojoko diseinatzaileen... hitz batez, sortzaileen ekimena. Horrek esan nahi du berez profil sortzailea duten pertsonek aurre egin behar dietela zergei, nominei, kontratazioari, kontabilitateari, proiektuen finantzaketari, eta abar. Garapen talde bat enpresa bihurtzen da eta, bat-batean, bere prestakuntzarekin zerikusirik ez duen errealitate batean lehiatu behar du.

Hitzaldi honetan, aztertuko dugu CEOak zer eginkizun duen bideojokoen enpresa batean, zein den haren zeregina bideojokoak garatzeko eta ekoizteko prozesuan, eta ulertuko dugu zein den haren bilakaera enpresak bizi duen unearen arabera.


EVA GASPAR

Bartzelonan kolegiatutako abokatua da, eta IP&IT masterra du (ESADE 2008); oinarri teknologikoko enpresen aholkularia da, bai eta nazioarteko hizlaria, mentorea eta unibertsitateko irakasle laguntzailea ere.

Enpresa Zientzietan diplomaduna eta Nazioarteko Merkataritzako goi mailako teknikaria da, eta 1999an hasi zuen bideojokoen industriako ibilbide profesionala, Bit Managers enpresaren barrenean.

Sektore teknologikoko hainbat enpresatatik igaro ondoren (Strato AG, esaterako), 2008an International Business Manager gisa sartu zen Abylight-en, Negozioaren Garapena, Estrategia, Enpresen Kudeaketa, Giza Baliabideak eta Marketinaren arloetan laguntza emateko, eta 2011ko ekainetik gaur arte hango CEOa da.

Era berean, prestakuntza bultzatu zuen eta Professional Associated Developers elkarte nazionalaren burua da 2013tik. Elkarte horrek ikusgai jarri zuen bideojokoen sortzaile independentearen figura gizartearen eta erakundeen aurrean.

2015ean Most Prominent Female saria jaso zuen Amsterdamen (Herbehereak) egindako Casual Connect nazioarteko ekitaldian.

2017az geroztik, beste batzuekin batera, European Game Showcase antolatzen ari da San Frantziskon. Irabazi asmorik gabeko proiektua da, eta Amerikan oihartzun handiagoa lortu nahi du bideojoko sortzaile europarrentzat.

Bideojokoen enpresa bat sortzeko jauzia: CEOen eginkizuna