Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bideo-jokoaren industriaren errealitatea Espainian: nola finantzatu, argitaratu eta merkaturatu zure jokoa arrakastaz

Bideo-joko bat garatu, finantzatu, argitaratu eta merkaturatzeko beharrezko fase bakoitzaren berrikuspen errealista eta pragmatikoa. 

Hitzaldian zehar fase horietako bakoitza arrakastaz osatzeko ezinbesteko gakoak azalduko dira, merkatuaren esperientzian eta errealitatean oinarrituta. 

Hitzaldia bideojokoen ikasleei, garapen-estudio hasiberriei eta finkatuei, entretenimenduaren industrian interesa duten enpresaburuei eta inbertitzaileei zuzenduta dago.

PABLO DE LA NUEZ

Gaur egun Managing Director da Raiser Gamesen, ekintzailea eta bideojokoen exekutiboa da, eta 22 urtetik gorako esperientzia du bideojokoak ekoizten eta editatzen.

Ordenagailuetan, kontsoletan eta mugikorretan 200 joko baino gehiago ditu argitaratuta; horietatik 12 salmentetako top 1 eta 62 top 10. Espainiako eta nazioarteko 33 sari ditu, FX Interactive-ren bazkide sortzailea eta Dinamic Multimedia eta PlayGigako zuzendaritza-taldeko kide izan da. Horrez gain, garapen-estudioekin eta inbertsio-funtsekin kolaboratzen du, irakasle eta bideojokoen industriako ohiko hizlari izateaz gain.

Itzuli