Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bideo-jokoak eta lurraldeak: apustu irabazlea

Zer da bideojokoak garatzeko industria? Zer ekarpen egin diezaioke lurralde bati? Zer behar du ezartzeko eta hazteko?

Saio honetan, bideojokoak garatzeko Espainiako industriaren zifra nagusiak errepasatuko ditugu, baita horien garrantzia ere, hainbat ikuspuntutatik: kultura, industria, formazioa, gazte enpleguaren sorrera, jabetza intelektualaren sorrera eta beste sektore batzuei egindako ekarpena, hala nola hezkuntza, osasuna eta 4.0 industria. Halaber, bideojokoak garatzeko tokiko industria bat sortzen, hazten eta finkatzen lagun dezaketen neurriei buruz hitz eginen dugu, baita kasu arrakastatsu batzuetatik zer ikas dezakegun ere.

EMANUELE CARISIO

Telekomunikazio ingeniaria, industria kultural eta digitaletarako aholkularia, proiektuen zuzendaritzan, negozioaren garapenean, harreman instituzionaletan, marketinean eta komunikazioan espezializatua.

Kolaboratzailea eta aholkularia izan da teknologia digitalen sektoreko hainbat elkarterentzat, hala nola Asimelec, Ametic, Secartys eta Diboos. Gaur egun, Asociación Española de Empresas Productoras y Desarrolladoras de Videojuegos y Software de Entretenimiento (DEV) elkarteko idazkari teknikoa da.

Itzuli