Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bertsondare programa (gaur egungo bertsolaritza)

Kultura tradizionalaren adierazpenei laguntzeko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren_ Vianako Printze Erakundearen ildoaren barruan, Museoen Zerbitzuak bultzatutako "Bertsondare" programa berria sortu da. Bertsondare bertsolaritzaren tradizioa (Interes Kulturaleko Ondasun immaterial izendatua) egungo nafar herritarrekin eguneratu eta lotzeko bokazioarekin jaio da.

2022ko lehen edizioan, Lizarrako Foru Museoak (Karlismoaren Museoa eta Nafarroako Museo Etnologikoa Julio Caro Baroja) tokiko komunitateari eta hurbileko lurraldeari irekiko zaizkie, abuztuaren amaieran Nafarroako publikoari irekitako bi proposamenen bidez. Bertsolarien belaunaldi berriarekin elkartzeko guneak izan nahi dute.

 Bertsondare programa (gaur egungo bertsolaritza)