Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Arturo Monedero

Arturo Monedero bideojokoen diseinatzailea da. Hamarkada batez baino gehiagoz, Bilbaino Delirium Studios estudioko buru izan zen; bertan, 15 sari baino gehiago bildu zituzten, Espainia mailakoak zein nazioartekoak. Izenburu aipagarrienen artean, nabarmentzekoak dira "Alicen ibaiak" abentura grafikoa edo  "Von Sottendorffen eldarnioak eta bere buru karratua” izeneko Nintendo 3DSrako jolasa.

Gaur egun, bideojokoen Espainiako Elkarteko (AEVI) garapen presidenteordea ere bada. Bere lana da garapen arloa gidatzea eta koordinatzea, eta etengabe harremanetan egotea Espainiako estudioekin, arazoak hautemanez eta konponbideak bilatuz Espainiako industria hobetzeko.

Itzuli