Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Arte y monarquía en Navarra (1328-1425) [Artea eta monarkia Nafarroan (1328-1425)]

Egilea:

Javier Martínez de Aguirre


Laburpena:

Evreux dinastiako hiru monarka nafarren arte mezenasgoa aztertzen da liburu honetan. Dinastia haren nortasuna nabarmena da Nafarroako erresumaren historian eta Behe Erdi Aroko mendebaldearen panoraman. Ikerketaren jatorrian hiru egoera hauen egiaztapena dago: batetik, Nafarroako monarkiak bizi izan zuen une distiratsuarekin batera, artearen sustapenak ere goia jo zuela uste izateko arrazoi sendoak izatea. Bigarrenik, Nafarroako Artxibo Nagusian garai hartako artista eta lanei buruzko erreferentzia ugari egotea. Eta, hirugarrenik, orain arte gutxi jakitea Nafarroako gotikoaren amaierari eta horren barruko errege sustapenaren dimentsioari buruz.

Obra hitzaurre historiko batekin hasten da, eta haren ondotik, bi atal eskaintzen zaizkio erregea-obra harremanari buruz, Behe Erdi Aroko mezenasgoaren dinamikaren barnean. Hurrengo bi ataletan, berriz, artisten arazoak aztertzen dira hainbat ikuspegitatik (maila profesionalak, jatorria, elkarteak, soldatak...). Gainerako atalek egindako lanak aztertzen dituzte: arkitektura enpresa handiak, eraikuntza iragankorrak, errege kaperak, monasterioak, tapizak, urregintza lanak eta, oro har, errege-erreginen beharrak asetzeko artearen munduak eskaintzen zituen lan guztiak.


Jaitsi PDFa

Arte y monarquía en Navarra (1328-1425) [Artea eta monarkia Nafarroan (1328-1425)]