Saila: Arte 16. zbk.
Asunción de Orbe Sivatte
Lan honek Iruñeko XIX. mendearen amaierako eta XX.aren hasierako arkitektura eta hirigintza aztertu nahi izan ditu, laster betiko galtzeko arriskua duen esparrua izaki. Liburuak berretsi egiten du interesgarriak direla, eta argitara ateratzen du Iruñeko arkitekturaren zati bat, beharbada gutxietsi izan dena, eta hondatzeko arriskua uxatzen saiatzen da.
Eraikuntza jarduera Iruñean bereziki bizkorra izan zen 1880tik aurrera. Lanaren agiri-oinarria Iruñeko Udal Artxiboan gordetzen diren planoak dira. Alde batetik, obra-baimenaren eskaerarekin batera aurkeztutako planoak daude, eta bestetik, urte haietan egin ziren obra nagusien inguruko izapide eta prozedurei buruz gordetako dokumentu ugari, esate baterako, hiriaren Lehenengo Zabalguneari buruz, garai hartako ekimenik garrantzitsuena izan baitzen, bai arkitekturaren ikuspegitik, bai hirigintzaren aldetik ere. Oso baliagarria izan da bertako prentsa garaikidea kontsultatzea ere, batez ere La Avalancha izeneko hamaboskaria. Dokumentu sail horri esker ezagutu ahal izan dira Iruñean lanean aritu ziren arkitektoak eta haien obrak.
Azterlana osatzen da orduko arkitekturaren ikuspegi orokor batekin eta girotze historiko-sozial batekin. Amaieran, hainbat gogoeta eta Lehenengo Zabalgunearen eraikuntzari buruzko hainbat agiri jasotzen dituen eranskin bat eskaintzen dira. Material grafikoa ere garrantzitsua da, jatorrizko proiektuen erreprodukzioak eta lan horien egungo egoera erakusten baititu.