Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Arkeologia Aktualitatea Ikastaroa

Gaur egun museoetan ikusten ditugun pieza arkeologikoak ez dira ustekabean agertzen: indusketa arkeologikoen emaitza dira, eta haiei esker aukera dugu gure iraganeko aztarna materialak berreskuratzeko, aztertzeko eta testuinguruan jartzeko. Lan zientifiko horri esker, museoetako bildumetan balio artistiko eta historiko handiko piezak miresteko aukera dugu, eta halakoak funtsezkoak dira gure aurretik izan diren gizarteen bilakaera ulertzeko.
 
Arkeologia Aktualitatea ikastaroaren helburua da ezagutaraztea zein diren teknika arkeologikorik aurreratuenak eta nola aplikatzen diren Nafarroan, eta pieza sinbolikoenak aztertzea, balioa emateko indusketa bakoitzak eskatzen duen ikerketa-lanari. Gaian adituak direnen eskutik eta jende guztiari nahiz gaian espezializatutakoei zuzenduta, hein batean ezagutuko dugu nolako lana ezkutatzen den erakusgai jarritako pieza arkeologiko bakoitzaren atzean.