Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Argibide orokorrak

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak arautzen du Nafarroan FILM ZINEMATOGRAFIKOETAN ETA IKUS-ENTZUNEZKO BESTE LAN BATZUETAN EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO KENKARIA. Ekoizpen zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizteko inbertsioetarako kreditu fiskala da (Nafarroako Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legea, 65. artikulua).

Hartzaileak

  • Espainiako film zinematografikoak edo ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziokoak, animaziokoak zein dokumentalak) bakarka edo koprodukzioan ekoitzi dituzten ekoiztetxeak (65.1 artikuluan arautua).
  • Estatuko edo nazioarteko film zinematografikoak edo ikus-entzunezko lanak ekoizteaz arduratzen diren ekoiztetxeak, baldin eta beren kultura-izaera egiaztatzen duen ziurtagiria badute (65.2 artikuluan arautua).
  • Sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, Espainiako film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizteko finantzaketan parte hartzen dutenak (65 bis artikuluan arautua).

Espainiako film zinematografikoak edo ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziokoak, animaziokoak zein dokumentalak) bakarka edo koprodukzioan ekoizten dituzten ekoiztetxeak

  • Aplikazio-eremuak: Espainiako film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) ekoizteko egindako inbertsioak.
  • Kenkari fiskal orokorraren ehunekoa: gastu kengarrien % 45.
  • Kenkari fiskal bereziaren ehunekoa: gastu kengarrien % 50 (kenkariaren oinarriaren lehen hiru milioiei dagokienez), kasu hauetan:
    • Jatorrizko bertsio bakarra euskarazkoa duten ekoizpenak.
    • Emakumeek bakarrik zuzendutako ekoizpenak.
    • Dokumentalen ekoizpenak.
    • Animaziozko lanen ekoizpenak.
    • Bakarrik nahiz beste norbaitekin film luzerik edo ikus-entzunezko sailik (fikziozkoak, animaziozkoak zein dokumentalak) zuzendu ez duen pertsona baten zuzendaritzapeko ekoizpenak.
    • Film laburrak
  • Kenkariaren oinarria: Maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren 1. artikuluan, kenkariaren oinarria osatzen duten gastuak ezartzen dira. Honako hauek dira:
    • Ikus-entzunezko lanaren ekoizpenaren kostua, kopia estandarra edo master digitala lortu artekoa, berezitasun eta muga batzuekin.
    • Publizitate- eta sustapen-gastuak, ekoizpen-kostuaren % 40ko mugarekin.
    • Ikus-entzunezko lana zenbait euskarri edo sistematara egokitzeko gastuak, lana gordeko dela bermatzeko eta kopiak lortzeko euskarriak sortzekoak, hura zinema-aretoetan emateko edo haren ustiapen zinematografikorako beharrezkoak direnak, edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez ematen dituzten plataformetan ematekoak.
    • Auditoretza-txosten bereziaren gastuak .
  • Mugak:
    • Kenkariaren gehieneko zenbatekoa: 5 milioi euro.
    • Kenkariaren eta gainerako laguntzen batura ez da izanen diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 baino handiagoa. Muga hori handitu eginen da honako kasu hauetan:
      • % 85, film laburretan
      • % 85, 1.000.000 eurotik beherako ekoizpen-kostua duten ekoizpenetan
      • % 80, pertsona batek zuzendutako ekoizpenetan, baldin eta pertsona horrek ez baditu zuzendu (bakarrik edo beste norbaitekin) zinema-aretoetan komertzialki ustiatzeko kalifikazioa duten bi film baino gehiago, eta ekoizpen-kostua 1.500.000 eurotik beherakoa bada.
      • % 80, euskara hutsezko ekoizpenetan.
      • % 80, organo eskudunak aitortutako % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonek bakarrik zuzendutako ekoizpenetan.
      • % 75, emakumeek bakarrik zuzendutako produkzioetan.
      • % 75, balio kultural edo artistiko berezia duten eta finantzaketa-laguntza berezia behar duten produkzioetan, foru-agindu baten bidez edo dagokien laguntza-deialdietan ezartzen diren irizpideen arabera.
      • % 75, dokumentaletan.
      • % 80, animazioko lanetan, baldin eta ekoizpen-kostua ez bada 5.000.000 eurotik gorakoa.
      • % 60, mugaz gaindiko ekoizpen jakin batzuetan.
      • % 60, Iberoamerikako herrialdeekin egindako nazioarteko koprodukzioetan.
  • Betebeharrak:
    • Nafarroan eginiko gastuek inbertsioaren % 40 hartu beharko dute gutxienez.
      Gastuaren ehunekoa txikiagoa bada, Nafarroako gastuak zati 0,4 egin beharko da kenkariaren oinarria kalkulatzeko.
      Maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluan zehazten da zer jotzen den Nafarroako lurraldean egindako gastutzat.
    • Filmazioaren irudizko eta ikus-entzunezko materialerako eta Nafarroako kokalekuetarako irispidea ematea edo baimentzea, merkataritzatik kanpo erabili dadin soil-soilik Nafarroa ezagutzera emateko (teaserra, trailerra, making of-a, EPK, Nafarroako filmazioen eszenak, argazkiak).
    • Esaldi hau gehitu beharko da bukaerako kredituetan:
      1. “Ekoizpen hau Nafarroako Foru Komunitateko Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legean aurreikusten diren pizgarri fiskalen babesarekin egin da” / “Esta producción se ha acogido al esquema de incentivos fiscales previsto en la Ley Foral del Impuesto de Sociedades de la Comunidad Foral de Navarra” / “This production has benefited from the tax deductions included in the Foral Law of Corporate Tax of the Region of Navarra”.
      2. 2. Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

Estatuko ekoizpenen edo baterako ekoizpenen kasuan, ekoiztetxeak ekoizpenaren kopia bat eman beharko dio Nafarroako Filmotekari, lana bukatu eta hiru hilabeteko epean.

  • Aurretiko txostena eta ondorengo baliozkotzea, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginak. Horretarako, zergadunak dokumentazio egokia aurkeztu beharko du.

Informazioa eta tramitazioa:

Sozietateen gaineko zergan kenkaria izatea film zinematografikoetan eta ikus-entzunezko beste lan batzuetan inbertitzeagatik

Estatuko edo nazioarteko film zinematografikoak edo ikus-entzunezko lanak ekoizteaz arduratzen diren ekoiztetxeak, baldin eta beren kultura-izaera egiaztatzen duen ziurtagiria badute

  • Aplikazio-eremuak: Kultura-lanaren ziurtagiria duten estatuko edo nazioarteko film zinematografikoak edo ikus-entzunezko beste lan batzuk atzerrian ekoizteko zerbitzuak.
  • Kenkari fiskalaren ehunekoa: Nafarroako lurraldean egindako gastuen % 35.
  • Kenkariaren oinarria: Nafarroako lurraldean egin eta ekoizpenarekin zuzeneko lotura duten gastu hauek:
    • Sormenaren arloko langileen gastuak, baldin eta egoitza fiskala Espainian edo Europako Esparru Ekonomikoko estaturen batean badute, pertsonako 50.000 euroko mugarekin.
    • Ekoizpenerako beharrezkoak diren gastu hauek: industria teknikoak eta bestelako hornitzaileak, garraioa, ostatua eta mantenua.
  • Baldintzak eta mugak:
    • Gutxienez astebetez filmatzea Nafarroako barnealde edo kanpoaldeetan.
    • Kenkariaren oinarria ekoizpen guztiaren kostuaren ehuneko 80 izanen da gehienez ere.
    • Kenkariaren gehieneko zenbatekoa: 5 milioi euro.
    • Kenkariaren eta gainerako laguntzen batura ez da izanen diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 baino handiagoa. Muga hori handitu eginen da honako kasu hauetan:
      • % 85, film laburretan
      • % 85, 1.000.000 eurotik beherako ekoizpen-kostua duten ekoizpenetan
      • % 80, pertsona batek zuzendutako ekoizpenetan, baldin eta pertsona horrek ez baditu zuzendu (bakarrik edo beste norbaitekin) zinema-aretoetan komertzialki ustiatzeko kalifikazioa duten bi film baino gehiago, eta ekoizpen-kostua 1.500.000 eurotik beherakoa bada.
      • % 80, euskara hutsezko ekoizpenetan.
      • % 80, organo eskudunak aitortutako % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonek bakarrik zuzendutako ekoizpenetan.
      • % 75, emakumeek bakarrik zuzendutako produkzioetan.
      • % 75, balio kultural edo artistiko berezia duten eta finantzaketa-laguntza berezia behar duten produkzioetan, foru-agindu baten bidez edo dagokien laguntza-deialdietan ezartzen diren irizpideen arabera.
      • % 75, dokumentaletan.
      • % 80, animazioko lanetan, baldin eta ekoizpen-kostua ez bada 5.000.000 eurotik gorakoa.
      • % 60, mugaz gaindiko ekoizpen jakin batzuetan.
      • % 60, Iberoamerikako herrialdeekin egindako nazioarteko koprodukzioetan.
    • Kenkaria ez da aplikatuko baldin eta zerbitzuak hartzen dituen ekoizleak artikulu honen 65.1 artikuluan ezarritako kenkaria aplikatzen badu.
    • Filmazioaren irudizko eta ikus-entzunezko materialerako eta Nafarroako kokalekuetarako irispidea ematea edo baimentzea, merkataritzatik kanpo erabili dadin soil-soilik Nafarroa ezagutzera emateko (teaserra, trailerra, making of-a, EPK, Nafarroako filmazioen eszenak, argazkiak).
    • Esaldi hau gehitu beharko da bukaerako kredituetan:
      1. “Ekoizpen hau Nafarroako Foru Komunitateko Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legean aurreikusten diren pizgarri fiskalen babesarekin egin da” / “Esta producción se ha acogido al esquema de incentivos fiscales previsto en la Ley Foral del Impuesto de Sociedades de la Comunidad Foral de Navarra” / “This production has benefited from the tax deductions included in the Foral Law of Corporate Tax of the Region of Navarra”.
      2. 2. Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

Estatuko ekoizpenen edo koprodukzioen kasuan, ekoiztetxeak ekoizpenaren kopia bat eman beharko dio Nafarroako Filmotekari, lana bukatu eta hiru hilabeteko epean.

 

Sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, Espainiako film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizteko finantzaketan parte hartzen dutenak

  • Aplikazio-eremuak: Espainiako film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizteko finantzaketan parte hartzen duten zergadunak, baldin eta ekoizpen horien egileak badira 65.1 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea sortzeko baldintzak betetzen dituzten zergadunak.
  • Kenkaria: Finantzaketan parte hartzen duen zergadunak eskubidea izanen du 65.1 artikuluan ekoiztetxearentzat ezarritako kenkaria aplikatzeko gehieneko zenbateko honetan: ordaindutako diru kopuruen zenbatekoa bider 1,20.

Gaindikina ekoiztetxeak aplikatzen ahalko du.

  • Baldintzak eta mugak:
    • Ez da aplikatuko baldin eta zergadunak ekoiztetxearekin loturaren bat badu.
    • Finantzaketa-kontratu bat sinatuko da ekoiztetxearen eta ekoizpenaren finantzaketan parte hartzen duen zergadunaren artean, kenkaria sortzen den zergaldia amaitu baino lehenago.
    • Zergadunek ezin izanen dute jabetza intelektualeko eskubiderik edo bestelako eskubiderik eskuratu ekoizpenaren emaitzei dagokienez.
    • Ekoiztetxeak ez du eskubiderik izanen 65.1 artikuluan ezarritako kenkariak aplikatzeko, baldin eta kenkari horren zenbatekoa eta finantzatzaileak kenkarian aplikatu duena berdinak badira.