Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Arauketa

Mezenasgorako zerga-pizgarriei buruzko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuak kultura-proiektuak edo -jarduerak egiteko lankidetza publiko-pribatuaren eredua ezartzen du.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 20/2024 Foru Legeak (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 31n) aldaketa garrantzitsu bat sartzen du fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuen zerga-araubide bereziaren xedapenen eta mezenasgoaren zerga-pizgarrien testu bateginean.

Pertsona fisikoek mikromezenasgoa susta dezaten, 150 eurotik 250 eurora igo da mezenasgorako dohaintzen zenbatekoa, eta horrek eskubidea ematen du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ehuneko 80ko kenkaria aplikatzeko. 250 eurotik gorako soberakina ehuneko 40ko kenkari-ehunekoarekin mantentzen da.

Aldaketa garrantzitsu horrek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Nafarroako Gobernuak gizarte-intereseko ekimen kultural eta artistikoei ematen dien MECNA saria jaso dezakete entitate eta artistek.

Eta laguntza ematen dieten enpresek eta partikularrek pizgarri fiskal garrantzitsuak dituzte.

MECNAk aitortzen du herritarrek, enpresaburuek eta gizarteak konpromisoa dutela kultura sustatzeko eta finantzatzeko.

Gizarte-intereseko deklaraziorako bi epe daude urtean: maiatzaren 1etik 31ra eta urriaren 1etik 31ra.