Toni Sasal
Gure artisten lan-espazioak, izateko eta egoteko moduak, egunerokotasuna eta sortzaile gisa eraikitzen dituen guztia beren intimitatearen parte dira, baina baita gure komunitatearen kultura-ondarearen parte ere. Eta ez da denbora asko igaro behar gure oraina etorkizuneko belaunaldiek ezagutu beharko duten iragana izan arte.
Liburuki honek diziplina ezberdinetako artisten berrehun argazki baino gehiago biltzen ditu, besteak beste, pintura, argazkigintza, eskultura, antzerkia, literatura edo dantza, bere sorkuntza lanarekin lotutako espazio, ekintza eta jarreretan. Argazkiekin batera, hamar testu labur eta iradokitzaile daude, jarduera artistikoari buruzko hausnarketa sakona egitera gonbidatzen gaituztenak, eta, aldi berean, irudien irakurketa osatuagoa errazten dutenak.
Zintzotasunez eta begirada poetikoz egindako lan hau gure kultura-ondare materiagabearen memoria bildu eta gordetzeko funtsezko zereginari egindako ekarpena da.