Jordi Grangel mintzatuko zaigu Bee Square enpresaren Nimloth proiektuko pertsonaientzat egindako garapen bisualari buruz. Mintzaldiaren sarreran, erakutsiko digu zein den Grangel Studioren lan metodoa animazioko film luzeen zinemagintzarako, eta azalduko du zein antzekotasun aplikatu diren bideojokoaren sektorerako egin den Nimloth proiektuko pertsonaien sorkuntzan.
JORDI GRANGEL
Bartzelonako Grangel Studio enpresako zuzendarikidea eta talde sortzaileko kidea da. Enpresa hori 1990etik espezializatua dago animazioko film luzeen zinemagintzarako estiloak (pertsonaien diseinua eta arte zuzendaritza) sortzen.
Carlos Grangel anaiarekin batera, nazioarteko hogei animazio proiektutan baino gehiagotan parte hartu du: El Príncipe de Egipto, Spirit el Corcel Indomable, La ruta hacia El Dorado, El Espantatiburones, Madagascar, La Novia Cadáver, La película de las Abejas, Kung-Fu Panda, Cómo entrenar a tu Dragón, Piratas!, Hotel Transilvania, Ron salió mal, eta abar. Guillermo del Tororen film berrian, stop-motion animazioko Pinnocchio filmean ere aritu da (2022ko abenduan estreinatuko da Netflixen).
Zerbitzuak eman dizkie eskola espezializatuei eta unibertsitateei. Grangel Studiok azken 30 urteetako animazio zinemaren esparrura ekarritako sormenari eta metodoari buruzko ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta workshopak eman ditu unibertsitate hauetan: Bartzelonako La Salle (Universitat Ramón Llull), Bartzelonako Elisava-Escola de Disseny i Enginyeria, Valentziako Universitat Politècnica, Chileko La Pontificia Universidad Católica, Rio de Janeiroko Pontifícia Universidade Católica, Costa Ricako San José hiriburuko Universidad Veritas, Bartzelonako Unibertsitatea-Facultat de Belles Arts, Blanquerna-Universitat Ramon Llull, Universitat Pompeu Fabra, Bartzelonako Universitat Autònoma, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Cádizko Unibertsitatea eta Madrilgo Universidad Europea.
Grangel Studion egindako lanaren ospeak eta aintzatespenak gainditu egiten du animazioaren esparrua, eta haiek egindako lana museo eta arte espazio garrantzitsuenetako batzuen erakusketetan erakutsi da, hala nola New Yorkeko MoMA (The Museum of Modern Art), Los Angelesko LACMA (Los Angeles County Museum of Art), Seulgo The Seoul Museum of Art, Melbourneko ACMI (The Australian Center for the Moving Image) Parisko La Cinematheque Francaise, Torontoko The TIFF/Bell Lightbox, Palmako Es Baluard (Museu d'Art Contemporani de Palma), Mexikoko Cohauila estatuko Torreón hiriko Museo Arocena, eta Shanghaiko 2010eko Erakusketa Unibertsala.
Info gehiago: www.grangelstudio.com
Instagram: @grangelstudio