Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Tuterako Magdalena elizako portada zaharberritzeko azterlanen emaitzak aurkeztu ditu Kultura Sailak, eta finantzaketaren zati bat konprometitu du

2023/03/20

Proiektua idazteko eta inplikatutako hiru aldeek, Nafarroako Gobernua, Tuterako Udala eta Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak, balorazio ekonomikoa egiteko hitzarmena sinatu ondoren hasiko dira lanak.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea Erakundea) Tuterako Madalenaren Elizaren portada zaharberritzeko lan-mahaia bildu du astelehen goizean, aurreko azterlanen emaitzak azaltzeko. Bertan, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak, elizako parrokiak eta herriko Udalak parte hartzen dute. Aurkezpen honen helburua izan da emaitzak partekatzea, narriaduraren larritasunaz ohartaraztea, ez bakarrik eskultura-taldeen garbitasunaren eta sendotzearen ikuspegitik, baita egituraren ikuspegitik ere, eta behatutako deformazioak aztertzea, ahal den neurrian, patologia horiek monumentu honen atarian eragin dituzten kausak zuzentzeko.

Tuterako Magdalena elizako portada zaharberritzeko azterlanen emaitzak aurkeztu ditu Kultura Sailak, eta finantzaketaren zati bat konprometitu du
El director general de Cultura, Ignacio Apezteguía, y responsables de Patrimonio Histórico, junto con representantes del Ayuntamiento de Tudela y del Arzobispado, ante la portada de la iglesia de la Magdalena de Tudela.

Zerrendara itzuli