Nafarroako musika entzutetsua jaio zela 100 urte bete dira
Nafarroako Errege Artxiboa eta Artxibo Orokorrak Rosario Arteaga biolinista nafarrari eskainiko dio iraileko mikroerakusketa, haren jaiotzaren mendeurrena dela eta. Arteaga Espainiako Irrati Telebistako Orkestra Sinfonikoko biolinista izan zen, sortu zenetik erretiroa hartu zuen arte, eta erakusketa honetan Nafarroako Artxiboak gordetzen dituen dokumentu batzuk ikusgai dira, bere irudiarekin eta ondare musikalarekin lotutakoak. Zehazki, bere ibilbide ospetsuan zehar jasotako sari batzuk azaltzen dira, hala nola Sarasate Saria, 1939an eskuratua, edo bere zenbait emanaldiren programak, 1963an Gayarre Antzokian egindakoa kasu.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).