Zikloak proposamen paregabe eta berritzaileak eskaini zituen, Nafarroako organo-ondare aberatsean barrena ibilbideaz gain
Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 39. edizioa, Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatua, irailaren 15etik urriaren 28ra bitartean izan zen, eta aurreko edizioekin alderatuta, parte-hartze handiagoarekin amaitu zen, bederatzi kontzertu eta hitzaldi batekin Foru Erkidegoko zortzi herritan (Iruñea, Los Arcos, Tafalla, Tutera, Alesbes, Uztarrotz, Yesa eta Lesaka). "Gure herriak deskubritzen" lelopean, zikloa Nafarroako ondare kultural eta musikala balioesteko eta sustatzeko tresna gisa eraiki zen, bertako ondare organistiko aberats eta askotarikoaren bidez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).