Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoak Jaime Vallaure artistaren hitzaldi performatiboa eskainiko du larunbat honetan

2022/09/30

Hitzaldia arratsaldeko 19:00tan hasiko da, Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta.

Jaime Vallaure artistak Tronar y hacer vibrar la membrana del mundo hitzaldi performatiboa eskainiko du datorren larunbatean, urriak 1, 19:00etan, Nafarroako Museoan. Jarduera Mapamundistas programa artistikoaren 16. edizioaren parte da, 2022an Más allá de lo que puedo ver leloa daramana. Aldi berean, Ondarearen Europako Jardunaldien barne dago. 45 minutuko iraupenarekin, sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Nafarroako Museoak Jaime Vallaure artistaren hitzaldi performatiboa eskainiko du larunbat honetan

Zerrendara itzuli