Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoak bere bilduma iraunkorreko erosketa berriak aurkeztu ditu 'Hamalau gehiago’ erakusketan

2021/10/06

14 obra garaikide erosi dira, pintura, eskultura, argazki, bideo eta instalazio performatikoak, gaurtik 2022ko martxoaren 6ra arte ikusgai egongo direnak.

Nafarroako Museoak Hamalau gehiago aldi baterako erakusketa inauguratu du gaur, 2020an erositako hamalau obra berriak ezagutzera emateko. Erakusketak, 2022ko martxoaren 6ra arte bisitatu ahal izango dena, sortu berri diren piezak (2004 eta 2020 artekoak) ditu, formatu artistiko desberdinetakoak: argazkigintza, eskultura, pintura, eta erakundean gutxi dauden diziplinak: hala nola, bideo sorkuntza edo instalazio performatikoa).

Aurkezpen ekitaldian, Museoan ospatu zena, parte hartu zuten Vianako Printzea Erakundea - Kultura zuzendari nagusia; Nafarroako Museoaren zuzendariak, Mercedes Joverrek; eta esposizioaren komisarioak, Marta Arriolak.

Erosketen autoretza honako artista nafar hauena da: Alfonso Ascunce, Alicia Osés, Amaia Molinet, Angela Moreno, Clemente Bernad, Elba Martínez, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, June Crespo, Lorea Alfaro, Miren Doiz, Patxi Araujo, Teresa Sabaté eta Txuspo Poyo.

Belaunaldi ezberdinetako egileak dira, Nafarroako bilduma publikoetan obrarik gabe edo gaizki ordezkatuak daude. Nabarmentzekoa da emakumeen egiletza (guztizkoaren % 64) gizonezkoena baino (% 36). Zentzu horretan, museo-bildumetan emakume artisten lanen presentizaren “defizit historikoa arintzen” lagundu nahi izan dutela adierazi dute antolatzaileek.

Azpimarratu dute, halaber, “obrak orain aldi baterako aurkezten badira ere, gure ondarearen zati direla betiko”. Horregatik, lehen aldiz, esposizioa aldi baterako erakusketetarako ohiko aretotik mugitu nahi izan da, eta, horren ordez, museoko solairu guztietan zehar banatutako ibilbide bat proposatu da.

“Hilabete hauetan zehar, eskuratzeak ikusi ahal izango ditugu gure imaginarioan dauden hainbat obrekin Museoko espazioak partekatuz”. Ideia hori bat dator Museoak 2018an abian jarritako Arte guztia garaikidea da berrikuntza proiektuarekin, erakusketa iraunkorraren aurkezpen kronologikoa hausten zuena.

Eskuratze-prozesua

Piezak eskuratzeko prozesua 2020an izan zen, Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak COVID-19aren krisiak kultura-sektorean izan dituen ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko hainbat neurri abiarazi zituenean.

Neurri horietako bat izan zen Nafarroako egiletzako artelanak eskuratzeko programa bat sortzea, foru-museoetako bildumetan integratzeko eta, horiekin, arte garaikidearen inguruko hedapen-proiektuak egiteko.

Programarako erabilitako aurrekontua osorik gauzatu zen, eta obrak erosteko guztizko gastua 90.105 eurokoa izan zen. Gastu horretatik 51.105 euro emakumezko artistek egindako lanei dagokie ( % 57). Nafarroako Museoak ez zuen ezaugarri honetako erosketa bat egiten 2011 urtetik.

Obrak

Lanen artean lau bideo sorkuntza daude: Greta Alfaroren "Decimocuarta estación" (2019); Lorea Alfaroren "NLB" (2019); Elba Martinezen "Me confunde todo pero sobre todo me confunde el mar" (2007-2020); eta Txuspo Poyoren "Y el cuerpo se hizo pantalla o las imágenes no caen del cielo" (2020).

Hiru margolan erosi dira: Alfonso Ascuncek 2019an sortutako "Interior" (mihise gaineko olioa); Alicia Osések 2011n egindako "Cuadro 1" (mihise gaineko olioa); eta Teresa Sabaték 2016an egindako "Pamplona-Iruñea" (haria eta mihise gaineko pintura).

Programa osatzen da Clemente Bernaden "Donde habita el recuerdo" (2004-2005) argazkiekin eta Amaia Molineten "Es posible que la Tierra quisiera ser como antes de que existiera" (2017) lanarekin. Horiei Patxi Araujok 2014an egindako "Turba" instalazio performatikoa gehitu behar zaie.

Eskulturaren alorrean, June Cresporen "Mismo calor" (2018) eta Miren Doizen "Totem" (2020) aukeratu dira. Horiei Angela Morenoren "En los sueños van a los ojos y susurran caricias de mares agitados" (ehuna, marrazkia eta grabatua), 2020an egina, eta Fermín Jiménez Landaren "El nadador"  (2013an egindako 5 argazki eta 8 minutu eta 54 segundoko bideo bat) gehitu behar zaizkie.

Bisita lagunduak, mahai-ingurua eta katalogoa

Erakusketaren komisarioak, Marta Arriolak, bisita gidatuak egingo ditu 2021eko urriaren 10ean eta 2022ko martxoaren 6an, erakusketaren lehen eta azken igandean, 12:30ean. Bestalde, igande guztietan izango dira bisitaldiak, 12:30ean. Urriaren 27an, asteazkena, mahai-inguru bat egingo da balorazio batzordeko kideekin. Gainera, artistekin topaketa bat egingo da, aurrerago iragarriko den data batean.

Laster, erakusketaren katalogo bat argitaratuko da, eta bertan artelan guztien fitxak eta argazkiak bilduko dira, artistek idatzitako testu labur batzuekin, erakusketaren instalazioko argazkiekin eta komisarioaren testu batekin batera.

Nafarroako Museoak bere bilduma iraunkorreko erosketa berriak aurkeztu ditu 'Hamalau gehiago’ erakusketan
Erakusketaren aurkezpen ekitaldia, Nafarroako Museoan.

galeria

Zerrendara itzuli