Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Artxiboak Blanca de Navarraren eta Juan de Aragonen arteko ezkontzari eskaini dio apirileko mikroerakusketa

2020/04/01

Loturaren ospakizunaren 600. urteurrera dela-eta egin dute erakusketa.

1420ko udan ospatu zen Iruñeko Katedralean Evreuxko Blanca (Karlos III.a errege Noblearen alaba eta Nafarroako tronuko oinordekoa) eta Trastamarako Juanen (Alfontso V.a Magnanimea Aragoiko erregearen anaia) arteko ezkontza. Lotura horren ondorio politikoek eta bi ezkontideen bizitzan gertatuko liratekeen hainbat gertakarik garrantzi handia izango lukete azkenean Nafarroako erresumaren eta gainerako erresuma hispaniarren bilakaeran. Ezkontza horren sei mende betetzen diren urtean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak (AGN) apirileko mikroerakusketan Nafarroako Blanca eta Aragoiko Juanen ezkontzarekin lotutako zenbait dokumentu erakutsiko ditu.

Blanca, Karlos III.a Noblearen eta Trastamarako Leonorren bigarren alaba zen. 1402an, 17 urte besterik ez zituela, Siziliako Martin I.arekin ezkondu zen. NAOk, hain zuzen ere, botereengatik, hau da, ezkongaien presentzia fisikorik gabe, Siziliako Catania hiriko gazteluan egin zen ezkontza horren notario-aktaren ale bat gordetzen du. 1409an, Sardinia Aragoiko Koroarentzat konkistatu zuen espedizioaren ondoren, Martin I.aren heriotza goiztiarretik aurrera, Blanca Siziliako Erresumako gobernuaren buru bilakatu zen. Hala ere, 1413an Juana ahizpa zaharraren heriotzak, Nafarroako koroaren oinordeko bihurtu zuenak, eta Fernando I. erregeak Aragoiko Koroako erresumen gobernuan egindako aldaketek egin zuten 1415ean Blancak Sizilia uztea eta Nafarroara itzultzea.

Bestalde, Juan Aragoiko Fernando I.aren eta Alburquerqueko Leonorren bigarren semea zen. Anaia nagusia den Alfontso V.a Magnanimoa, Aragoiko tronuaren oinordekoa, izendatu zutenean, Peñafielen dukea den aldetik, Juan Gaztelako Trastamara familiaren interesak defendatzera pasatu zen. Gainera, bere aitaren aginduz, Siziliako jeneral kargua ere bete zuen denbora labur batez, non, dirudienez, Blanca ezagutu zuen.

Juan eta Blancaren ezkontza hitzartzeko negoziazioak 1419an amaitu ziren, itunak pergamino zabal batean adostu zirelarik. Ezkontza botereen arabera egin zen non Juan infantea Diego Gómez de Sandovalek, Gaztelako aurreratuak, ordezkatu zuen. Hala ere, ez litzateke hurrengo urtera arte bi ezkontideek Iruñeko Katedralean egingo luketen zeremonia erlijiosoa. Ezkontza ospatu eta urtebete eskasera, Peñafielen jaioko zen bikotearen lehen semea, Carlos Trastamarakoa eta Evreuxekoa, norentzat bere amaren aldeko aitona zen Karlos III.a erregeak Vianako printze titulua sortu zuen. Ezkontza-hitzarmenetan ezarritakoa betez, ama eta semea jaio eta urtebetera, Gaztela utzi eta Erriberrirantz abiatu ziren, printzea, Nafarroako tronuaren oinordeko den aldetik, Nafarroan hezia izan zedin, aitonaren babespean.

Karlos III.a 1425ean hil ondoren, Blanca erregina bihurtuko zen, eta Juan errege ezkontide. Hala ere, 1441ean Blanca erregina hil izanak eta haren testamentuan klausula bat egoteak, zeinetan Karlos semea oinordeko izendatu arren, koroa aitaren baimenik gabe ez itotzeko eskatzen zitzaion, eta horrek guztiak egin zuen Juanek Nafarroako tronuan jarraitzeko aukera izatea, Juan II.a bezala. Aita eta semearen arteko gatazkak eta agramontar eta beamontarren arteko erresumaren gero eta banderizatze handiagoak, Nafarroa krisi eta borroka garai batean bilakatzea suposatu zuen; eta gainera, bere anaia Alfontso V.aren heriotzaren ondorioz, Juan II.a Aragoiko errege bihurtu izanak, gainontzeko hispaniar erresumei ere eragingo zien XV. mendearen bigarren erdian.

MATERIALAK

   · Folleto

· Acta notarial del matrimonio entre el rey Martín I de Sicilia y Blanca, hija del rey Carlos III de Navarra (Catalina, 21 de mayo de 1402)

· Poder otorgado por la infanta Blanca, viuda del rey Martín I de Sicilia, para que sus padres los reyes de Navarra tomen posesión de los castillos y aldeas que le asignó su suegro el rey de Aragón cuando se casó con el rey de Sicilia (Catania, 18 de septiembre de 1409)

· Poder otorgado por el infante Juan, duque de Peñafiel, a Diego Gómez de Sandoval, adelantado de Castilla, para que en su nombre contraiga matrimonio con la infanta Blanca (Segovia, 23 de mayo de 1419)

· Capitulaciones del matrimonio entre el infante Juan de Trastámara y la infanta Blanca de Evreux (Olite, 5 de noviembre de 1419)

· Acta de la coronación de los reyes Juan y Blanca de Navarra en la catedral de Pamplona (Pamplona, 15 de mayo de 1429)

Nafarroako Artxiboak Blanca de Navarraren eta Juan de Aragonen arteko ezkontzari eskaini dio apirileko mikroerakusketa

Zerrendara itzuli