Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Artxibo Garaikideak mendiko prebentzio eta erreskate lanei buruzko mahai-ingurua antolatu du larunbat honetarako

2022/01/14

‘Gailurretik haraga. Mendizaletasunaren jatorria Nafarroan’ erakusketaren barruan kokatzen da jarduera.

Gailurretik haraga erakusketaren inguruko jarduerak Nafarroako mendizaletasunaren jatorriak larunbatean, urtarrilak 15, jarraituko du. Prebentziorako eta erreskaterako hirugarren mahai-ingurua izango da, Iruñeko Planetarioan, 18:00etan.

Mahai-ingurua

Mahaian honako hauek izango dira: Xabier Garaioa Aizkorbe, mendiko mediku espezialista; Carlos Velázquez Caballero, Nafarroako Mendi eta Eskalada Kiroletako Federazioko Prebentzio eta Ekipamendu Batzordeko kidea; eta Juantxo Cisneros Samper, Nafarroako Suhiltzaileen Lantalde Teknikoko arduraduna. Moderatzailea Martín Montañés Alsasua izango da, Nafarroako Mendi eta Eskalada Kiroletako Federazioko presidentea.

Era berean, Kultura Nafarroako YouTube kanalean eskuragarri daude lehen bi mahai-inguruak, bata Europaz kanpoko espedizio handiei eskainia eta bestea eskaladari. Gainerako solasaldiak egin ahala argitaratuko dira.

Informazio gehiago

Erakusketaren programa

Nafarroako Artxibo Garaikideak mendiko prebentzio eta erreskate lanei buruzko mahai-ingurua antolatu du larunbat honetarako

Zerrendara itzuli