Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Artxibo Garaikideak eta Barañain BHIk lankidetza hitzarmena sinatu dute Ikerkuntza Batxillergorako

2021/10/05

Helburua ikasleen ikerketa-proiektuen garapena eta hedapena sustatzea da.

Nafarroako Artxibo Garaikideak eta Barañain BHIk lankidetza-hitzarmen bat sinatu sinatu dute, erakunde sinatzaileen arteko kooperazioa eta kolaborazioa bultzatzeko, bai eta ikastetxearen ikasleen ikerketa-proiektuen garapena sustatzeko eta horien emaitzen hedapena errazteko ere.

Hala, bi erakundeek adostu zuten Barañain BHIko BI+ Ikerkuntza Batxilergoan matrikulatutako ikasleen ikerketa-lanak erraztea, hezkuntzako ikerketa eta berrikuntza-proiektu bateratuak bultzatzea edo bi erakundeen artean egiten diren baterako jardueren zabalkundea eta ezagutza publikoa sustatzea.

BI+ Proiektua

Barañain BHIko BI+ Ikerkuntza Batxilergoa hezkuntza-programa bat da, ikastetxean eskaintzen diren Batxilergoko lau ibilbideetako edozeinetan integratua. Parte hartzen duten ikasleek beren aukerako gai bati buruzko ikerketa-proiektu oso bat garatzeko aukera dute, metodo zientifikoa aplikatuz, prozesu osoan irakasle tutore batek lagunduta eta, hala badagokio, programako erakunde laguntzaileetako ikertzaileek lagunduta.

Hitzarmen honek bat egiten du Tuterako Valle de Ebro BHIrekin 2019ko maiatzean sinatutako hitzarmenarekin. Hitzarmen horren xedea da, halaber, ikasleei prestakuntza ematea ikerketa, arrazoiketa eta informazio-tekniketan, ondorengo ikasketak egiteko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezen.

Nafarroako Artxibo Garaikideak eta Barañain BHIk lankidetza hitzarmena sinatu dute Ikerkuntza Batxillergorako
Barañain BHI.

Zerrendara itzuli