Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultura Zuzendaritza Nagusiak batzorde tekniko bat izendatu du 2024an Nafarroako Museorako obra artistikoak erosteko programarako

2024/10/25

Kultura eta Vianako Printzea Erakundearen zuzendari nagusi Ignacio Apezteguiak, urriaren 8ko ebazpen baten bidez, 2024an Nafarroako Museoaren bildumarako garrantzitsuak diren artelanak erosteko programarako Aholku Batzordeko kideak izendatu ditu.

Horretarako hornitutako aurrekontu-partida 110.000 eurokoa da, eta Nafarroako Museoan egindako lehen bilera batekin hasi du bere lana. Honako helburu hauek planteatzen ditu:

- Nafarroako arte plastiko eta bisualetako sorkuntzaren sektoreari laguntzen jarraitzea, bai eta haren hedapen- eta merkaturatze-ehunari ere.
- Nafarroako Museoaren bilduma artistikoa handitzea eta osatzea, partikularrek edo artistek berek azken 100 urteetan egindako garrantzi bereziko artelanekin.
- Egileen eta obren zerrenda egitea, erreferentzia izan dadin Museoak datozen urteetako eskuratze-politika planifikatzeko.

2020an, Covid-19aren krisiak kultur sektorean izan zituen ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko helburuarekin, Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak, Museoen Zerbitzuaren bitartez, batzorde bat osatu zuen egileei obrak erosteko programa bat bultzatzeko. Harrera onaren eta emaitzen ondoren, esperientzia hori berriro osatu da.

Museoetako eta Arte Zentroetako Jardunbide Egokien Dokumentuari jarraituz, eta obra artistikoa hautatzeko prozedura gardena eta objektiboa izan dadin, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundea – Museoen Zerbitzuko eta Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko teknikariek osatutako ezohiko batzorde batean sartu izana baloratu du. Batzorde horrek Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari aholkuak emango dizkio, eta azken 100 urteetako Nafarroako sorkuntza artistikoari buruzko ikuspegi espezializatua eta begirada aniztasuna bermatuko ditu.

Honako hauek osatuko dute Aholku Batzordea:

- Ignacio Apezteguía Morentin, Vianako Printzea Erakundearen Kulturako zuzendari nagusia. Lehendakaria izango da.
- Susana Irigaray Soto, Museoen Zerbitzuko zuzendaria; idazkaria izango da.
- Mercedes Jover Hernando, Nafarroako Museoaren Ataleko burua, batzordekide izango dena.
- Juan Pablo Huércanos Martínez, Jorge Oteiza Museo Fundazioko zuzendariordea; batzordekide izango da.
- Javier Balda Berástegui, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea, bokal gisa jardungo duena.
- Beatriz Herráez Diéguez, Artium Museoko zuzendaria eta artearen historialaria, bokal gisa arituko dena.
- Alejandro Ratia Giménez, arte-kritikaria eta komisario independentea, bokal gisa arituko dena.
- Francisco Javier Zubiaur Carreño, Nafarroako Arte Plastikoen arloan aditua den artearen historialaria; batzordekide gisa jardungo du.

Gardentasun- eta objektibotasun-arrazoi berberengatik finkatu dira, batzorde horren lana hasi aurretik, batzordearen funtzionamendu-arauak. Horietan helburuak, obra artistikoak erosteko aurrekontua, onuradun izan daitezkeen pertsonak, hautaketa-irizpideak, funtzionamendua, gastuak eta batzordearen indarraldia ezartzen dira. Azken hori batzordearen lanek sorrarazten dituzten eskuratze-espedienteak ebatzi arte izango da.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak batzorde tekniko bat izendatu du 2024an Nafarroako Museorako obra artistikoak erosteko programarako

Zerrendara itzuli