Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Dori López Jurío, Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusi berria

2018/05/03

Postuan Fernando Pérez ordezkatuko du.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onartutako foru dekretuaren arabera, Dori López Jurío izanen da Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusi berria, orain arte kargu horretan izan den Fernando Pérezen ordez.

López Jurío (Iruñean, 1961eko irailaren 4an sortua) Irakaskuntzako diplomaduna da (Filologiako espezialitatean) eta Euskaltzaindiaren D titulua du.

Foru Administrazioan 1988an sartu zen, eta 2001era arte irakaskuntzan jardun zuen, Haur Hezkuntzako eta hizkuntzen irakasle gisa (euskara eta ingelesa, 1983-1995) eta Bigarren Hezkuntzako hizkuntza irakasle bezala (euskara eta ingelesa, 1995-2001).

2001etik 2008ra bitartean, Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian lan egin zuen, Ikerketa Linguistikoko buru eta EGA Batzordeko kide bezala, eta horren ondoren, Nafarroako Gobernuko Kultura Ekintzako zuzendaria izan zen 2011 arte. Jarraian, 2015eko abuztua arte, Euskarabideko Hizkuntza Aholkularitza eta Komunikazioko burua izan zen, eta 2015eko irailaz geroztik, Kultura Ekintzako zuzendaritzara itzuli eta kargu horretan izan da zuzendari nagusi izendatu duten arte.

Bestalde, nabarmendu behar da, 2010etik 2011ra bitartean, Europako Kultura Programako laguntzei atxikita dagoen REMA (Réseau Européen de Musique Ancienne/ European Early Music Network) erakundeko lehendakaria izan zela, eta 2013ko ekainetik 2015eko ekainera bitartean, NPLDko (Network to Promote Linguistic Diversity) lehendakariordea.

María del Carmen Oroz Iribarren, Kultura Ekintza Zerbitzuko zuzendari berria

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onartutako foru dekretuaren arabera, María del Carmen Oroz Iribarren izanen da Kultura Ekintza Zerbitzuko zuzendari berria, orain arte kargu horretan izan den Dori Lópezen ordez.

Dori López Jurío, Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusi berria
Dori López Jurío, Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusi berria.

Zerrendara itzuli