Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Aste Santuko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik dago Nafarroako Museoan

2023/03/17

Tailerrek Juan José Aquerreta artista nafarraren lana izango dute ardatz

Nafarroako Museoak Aste Santuko haurrentzako tailerrak antolatu ditu aurten ere. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, tailerrak apirilaren 11tik 14ra egingo dira.

Izena emateko epea datorren larunbatean irekiko da, hilak 18, goizeko 9:30etan, eta amaituko da libre dauden 20 plazak betetzen direnean eta heldutako hurrenkeraren arabera. Izena aurrez aurre eman beharko da Museoko harreran, eta izena emateko prezioa 15 eurokoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Nafarroako Museora 848 42 64 93 telefonora edo kontsultatu www.museodenavarra.navarra.es helbidean. 

Tailerrek Juan José Aquerretaren obra izango dute ardatz

Juan José Aquerreta artista nafarraren lanari buruzko “…y semejanza (Heian Shodan) / …eta antzeko (Heian Shodan) erakusketa monografikoa izango da tailerren ardatza, martxoaren 24tik irailaren 3ra izango da ikusgai Nafarroako Museoan. Egile nafarraren ibilbide pertsonal eta sortzailea planteatzen duen erakusketa, 70eko hamarkadatik gaur egun arte.

Tailerretan parte hartzen duten haurrek erakusketaren beste eremu bat bisitatuko dute egunero. Bertan, egilearen lana ikusi ahal izango dute eta, ondoren, lantegian natura hila, erretratua eta autorretratua edo paisaia bezalako gaiak landuko dituzte. Horretarako, pintura, eskultura eta marrazketa bezalako teknikak erabiliko dituzte. Teknika horiek guztiak artistaren ezaugarri oso adierazgarriak dira eta hasiera-hasieratik ikus daitezke.

Jarduera honek 8 orduko iraupena izango du, eta elkarren segidako lau saiotan garatuko da, apirilaren 11, 12, 13 eta 14an, 11:00etatik 13:00etara. Chincheta Brunak emango du gaztelera-euskara formatu elebidunean.

Aste Santuko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik dago Nafarroako Museoan
Nafarroako Museoko haurrentzako tailerra.

Zerrendara itzuli