Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute.
Eskaera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2023ko martxoaren 20ko, 23:55ak arte zabalik egongo da. Aurkeztutako proiektuak 2025ko martxoaren 20 baino lehen gauzatu behar dira.
Artistek, eskaerak bi modalitateetan aurkezteko aukera dute: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.
Ekoizpenerako laguntzak sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek. Argitalpenerako laguntzak, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa, ordainsariak, itzulpenak, ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.
Artista onuradunek Uharte Zentroaren instalazioak erabili ahal izanen dituzte, nahi izanez gero, lanerako leku bat izanen dute urte osorako Zentroan, bertako baliabideak eta ekipamenduak erabiltzeko aukera ere izango dutelarik. Uharte Zentroak proiektuen eta artisten jarraipen desberdina eginen du proposamenaren arabera aholkularitza, laguntza teknikoa, kontaktuak edo beste edozein.
Aurkezten diren proiektuen aukeraketa batzorde ebaluatzaile baten bidez egingo da. Batzordea honakoek osatuko dute: Celia Martín Larumbe, Museoen saileko arduraduna eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari; Maria Ptqk, komisarioa, arte kritikoa eta ikertzailea; Mikel Onandia, irakaslea eta ikertzailea; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria idazkaria izanen da; hizpidea du baina botorik ez.
2025 urtean, Uharte Zentroak proiektu guztien aurkezpen kolektiboa egingo du ikusgarritasun-gune batean eta onuradunekin adostuta