450 pertsona inguruk parte hartu dute Nafarroako Museoaren zuzeneko arte garaikidearen programan
Nafarroako Museoak amaiera eman dio 9 Eguzki programaren laugarren edizioari. Egitasmoa Nafarroako Museoaren Begiratokian egin da berriro ere, eta zuzeneko arte garaikidearen abangoardiako proposamenak egin dira, ikusleekiko hurbiltasuna, originaltasuna eta esperimentazioa ezaugarri hartuta.