Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2020an eta 2021ean Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman dizkioten 122 pertsona aintzatetsi ditu Nafarroako Gobernuak

2022/01/25

Chivite Lehendakaria buru izan da ekitaldian, eta bere "eskuzabaltasuna, eskertzeko eta aitortzeko modukoa" nabarmendu du.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria izan da 2020an eta 2021ean Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman dizkieten pertsonak aitortzeko ekitaldiaren buru, eta eskerrak eman ditu bere "eskuzabaltasuna, eskertzeko eta aitortzeko modukoa" izateagatik.

Guztira, 122 pertsonak (43 2020an eta 79 2021ean) egin dizkiote dohaintzak azken bi urte hauetan Nafarroari; hau da balio historikoko objektuak museoetan eta artxiboetan gordetzeko edota bestelako ondasun esanguratsuak. Esker oneko ekitaldia iaz ezin izan zen egin COVID-19aren pandemia dela-eta, eta aurten omendutakoen ordezkariak izan dira bertan.

Emandako objektuen artean honako hauek aurkitzen dira: 1895-1897 Herri Liburutegi Karlistaren 29 liburuki; “Obras completas de Dr. D. Jaime Balmes”, 33 liburuko bilduma; 1760tik 1904ra bitarteko mapa-funts kartografikoak; Santa Luzia Elizaren bi mihise; Borda familiaren funts dokumentalak (1589 – 1918); Emilio de Uña Muñozen musika-funtsa (1899-1961); hainbat musika, argazki eta dokumentalen funts; nahiz eskulturak, txanponak eta bestelako objektuak eta dokumentuak. Lehendakariaren hitzetan, zerrenda zabal horrek “kasu askotan ondare hutsa dena gainditzen du, balio sentimentala duelako” familientzat eta inguruneentzat.

Ekitaldia Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egin da, eta Lehendakariarekin batera bertan izan da Kultura eta Kiroleko kontseilari Rebeca Esnaola.

Kultura eta historiarako ekarpena

Chivite Lehendakariak adierazi du horiei esker “adituek eta ikerlariek baliabide gehiago izango dituztela beren lanerako, eta herritarrek, oro har, hainbat lekutan eskuratu ahal izango dituztela”.

Chivitek nabarmendu du dohaintza horiek “agerian uzten dutela gure lurraldean ondarea kontserbatzeari eta kulturaren eta historiaren ikuspegi komun batetik egindako ekarpen horri ematen diogun garrantzia”.

“Izan ere, kultura eta historia, ondarea, ez dira soilik obra edo proiektu handiak. Horiek egunerokotasunetik, xehetasunetik, bizitza pertsonalaren egunerokotik eta komunitatetik eraikitzen dira, kolektibo gisa”, adierazi du.

Dohaintza egindako pertsonek diploma bat jaso dute Lehendakariaren eskutik. Diplomaren bitartez, Nafarroako Gobernuak publikoki eskertzen du haiek egindako ekarpena, eta Chivitek “beste pertsonak ere dohaintzaren urrats garrantzitsu hori ematera animatzen ditu, komunitatearen alde”.

2020an eta 2021ean Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman dizkioten 122 pertsona aintzatetsi ditu Nafarroako Gobernuak
2020an eta 2021ean Foru Erkidegoari objektu baliotsuak eman dizkioten 122 pertsona aintzatetsi ditu Nafarroako Gobernuak

galeria

Zerrendara itzuli