Iruñeko San Nikolas elizako egungo organoaren hoditeriak Roqués etxeak 1866an eraikitako organoa biltzen du neurri handi batean. Atsuko Takano organista japoniarra Valentziako San Nikolas eliza bikaineko organista titularra da, eta proposatzen digun programak oso ongi islatzen ditu egungo organoaren ezaugarriak, Robert Chauvinen 1989ko erreformak sortuak. Programa honek, alde batetik, XVI. mendetik XVIII. mendearen erdialdera arte idatzitako musika-lanak aurkezten dizkigu, eta, ondoren, XX. mendearen erdialdean konposatutako obrak. Trantsizio gisa, Robert Schumannen Bach izenaren gaineko fuga eskaintzen digu. Egile erromantiko horrek, oraingoan, barrokoari buruzko ezagutza eta Johann Sebastian Bach handiarenganako mirespena erakusten ditu.
EGITARAUA
ANONIMOA (Polonia, XVI. mendea)
4. tonuko fantasia (Gdansk-ko tablaturatik hartua)
Franz TUNDER (1614-1667)
Kantzona sol maiorrean Mathias
WECKMANN (1616-1674)
II. tonuko magnificata [4 versus]
Johann Sebastian BACH (1685-1750)
Jesukristo Jauna, bihurtu guregana (BWV 709)
Preludioa eta fuga mi maiorrean (BWV 566)
Robert SCHUMANN (1810-1856)
Fuga BACH izenaren gainean (Op. 60, 1. zk.)
Jean LANGLAIS (1907-1991)
San Nikolasen kondaira
Guy BOVET (1942-)
Japoniako “Akatombo” (mariorratz gorria) abesti tradizionalaen gaineko inprobisazioa [Hemendik hartua: “Three Japanese Sketches”]
Herbert HOWELLS (1892-1983)
Himnoa