Une honetan, oso zaila da zerbait gehitzea Montserrat Torrenti buruz esan den guztiari. Munduan zehar ibili da bere musikarekin, eta figura erabakigarria izan da Espainia osoan organistak prestatzeko, eta oraindik ere, urte batzuek pasatu ondoren, organoaren erreferente nagusia da Espainian. Montserrat, 99 urterekin, gure organo-zikloan parte hartu duen interpreterik zaharrena da zalantzarik gabe. Eta zaila izanen da aurtengo kontzertuarekin uzten duen listoia gainditzea.
Gaur egun bizi-jarraipentzat hartzen denaren adibide ezin hobea da, hau da, gure pasioak alde batera ez uztea une bakoitzean dugun adina edozein delarik ere. Oso ederra da ikustea adineko pertsona batek nola jarraitzen duen oso gustuko duena egiten, baina kontuan izan behar da Montserraten kasuan hori eguneroko ikasketa-diziplina handi, zorrotz eta sistematiko batean oinarritzen dela, baita etengabeko ikaskuntza-ahaleginean eta urteak igaro ahala eboluzionatzea ahalbidetzen dion hausnarketa batean ere.
Duela urte batzuetatik hona, Montserrat Torrentek garrantzi handiko kausa baten zerbitzura eskaintzen du bere jarduera: erakustea zahartzaroa (berak ematen dio izen hori bizitzaren etapa horri) ez dela berez gustuko duzun eta egin nahi duzun pasio hori uzteko arrazoia. Horrela, maistra honen kontzertuak ez dira soilik musika-saioak, baita adineko pertsonen aldeko aldarrikapen-ekintzak ere, eta pertsona horiek alde batera ez uztera gonbidatzen gaituzten mezuak, haien esperientzia eta bizitzako edozein alderdiri buruzko ikuspegia ezagutzera eramaten gaituztenak.
Iruzkin honetan ez da kontzertuaren errepertorioari buruz hitz egin, ezta kontzertuaren protagonista den organoari buruz ere. Ez da beharrezkoa. Nahikoa da esandako guztia kontuan izatea maistra handi honen ibilbide artistikoaren eta bizi-ibilbidearen handitasuna ulertzeko, bai eta arratsalde honetan gure organo-zikloan entzun ahal izateak dakarren pribilegioa ulertzeko ere.
EGITARAUA
SEBASTIAN AGUILERA DE HEREDIA (1561-1627)
Tonuko obra. Salve Regina
MANUEL RODRIGUES COELHO (ca.1555-1627)
Tonuko tentua
GIOVANNI BATTISTA DALLA GOSTENA (ca. 1558-1593)
Susane egun batean. Bost lagunentzako frantses kantzona (Orlando Lasso). Gostenak sortua
JAN PIETERSZOON SWEELINCK (1562-1621)
Fantasia kromatikoa
FRANCISCO CORREA DE ARAUXO (1584-1654)
IX. Bederatzigarren tonuko tentua
XXXVI. Hamargarren tonuko tiplearen erregistro erdiko tentua
GIROLAMO FRESCOBALDI (1583-1643)
Foliaren gaineko partita
PABLO BRUNA (1611-1679)
Faltsen tentua
Ezker eskuko tentu zatitua
FRAY CRISTÓBAL DE SAN JERÓNIMO (1577-1621)
8. tonuko tonaden tentua