Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Iosu Larumbe eta Álvaro Landa

Organo Musika Nafarroan

Bisita gidatua organoa ikusteko

Zer-nolako emaitza izan dezakete hainbat neurritako soinu hodi batzuek? Nolakoa izan da ikerketa prozesu geldiezin hori, zeinak gidatu baitu azkeneko lau mendeetan organoak izan duen bilakaera? Nola azaldu orain dela 500 urteko teknologia batean oinarritutako musika eta ondarearekiko interesaren gaurkotasuna?

Tuterako Andre Maria katedraleko eta Iruñeko San Domingo elizako organoak gure organo zikloan izan ditugun tresna nagusietako bi dira, duela 30 urte baino gehiagotik erabiltzen baititugu kontzertuetarako, bisita gidatuetarako edo saio esperimentaletarako. Oraingo honetan, bisita bana egitea proposatzen dizuegu; bisita horietan, musikaren bidez azalduko ditugu organo horien ezaugarriak eta posibilitateak. Organorako idatzitako hainbat generotako piezak entzunen ditugu, musika tresna horiek duten garrantzia eta interesa hobeki ulertzeko musikaren beraren bidez; horretarako, garai desberdinetako zenbait autoreren lanak joko ditugu. Bi gidari izanen ditugu ibilbide horretan: Iosu Larumbe eta Álvaro Landa, biak ere organistak.

 

19:00 / Gaztelaniaz

20:00 / Euskaraz

 

Hurrengo saioak

San Domingo eliza - Iruña

2025ko urriaren 3a, ostirala - 19.00etan

Andre Maria katedrala - Tudela

2025ko urriaren 25a, larunbata - 19.00etan

Bilatzailea