HARAGIA ETA LOREAK
Proiektu honetan maskulinitatea lehengoratzeari eta berreratzeari buruz hausnartzen dut, prozesu terapeutiko-artistiko bat egin ondoren nire aurreko lanarekin (Larrupean. Translazioak eta disonantziak). Gaur egun, ariketa batzuk egiten ditut praktika artistikoan, prozesu horren zati bat gauzatzeko eta nire nortasuna proban paratzeko, genero maskulinoarekiko nire identitatea modu osasuntsuan berrezartzeko. Azterketa horrek barne hartzen du introspekzio pertsonala, eta zalantzan paratzen ditu belaunaldietako rolak, tradizioak eta transferentziak. Hizkuntza eraldatzaileak eta gogoetatsuak bilatzen ditut, galdera existentzialez beteak: Zer egin dezaket? Zer egin behar dut egoera hauetan? Araztasuna eta lohikeria elkartzen dira nire sorkuntza-prozesuan. Zuzeneko estetika zikin baten bilaketa da, lore aromatikoekin eta forma alienigenoekin.
Urriaren 10ean, 19:00etan. Castejongo museoa.
Performancea, Jaime Eguaras Roa artistaren eskutik.
.jpg)