“Sinergia 3 0” lanarekin hiru urteko bira egin ondoren, Nueveuno taldeak kalera moldatu du: “Sinergia Street”. Jatorrizko ikuskizunaren bertsioa da, berriz irudikatua, kaleko formatuak eskatzen digun aldakortasunarekin. Zirku garaikideko ikuskizun honek malabareen eta bertikalen teknikak eta 45 minutuko dantza-ikuskizuna konbinatzen ditu; horrela, publikoak erritmoa, koreografia eta geometria izango ditu lagun objektuen manipulazioaren kaleidoskopio honetan barrena. Musika, eszenografia, argiztapena, emozioak, denak batera showean zehar. Zuretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, indibidualtasunetik kohesiora, Sinergia aurkitzeko. Leonardo Da Vinci errenazentistaren berrinterpretazio batean oinarritzen da Sinergia Street, eta talde baten bilakaera eta interakzio emozionalari buruzko hausnarketa librea proposatzen du. Eszenografia manipulatu egin da, mugimendu-koreografia zehatzak dituzten egiturak sortuz; ezin hobeak dira ikuskizunerako espresuki konposatutako soinu-bandarekin, objektuen, pertsonaien eta egoeren eraldaketarekin bat eginez. Nafarroako Gobernuak MADferiarekin duen lankidetza-akordioaren barruan hautatutako konpainia