RIART taldeak Nafarroan du egoitza, eta Iruñeko dantza-talde gazte bat da, Idoia Rodriguezek eta Rafa Arenasek sortua, ikuspegi berritzaile eta diziplina anitzekoarekin, eta hiriko dantzak, dantza garaikidea eta parkourra batzen ditu. Hasieratik, lengoaia propioa sortzen ahalegindu dira, zine-dantza, ikerketa artistikoa eta eszenako emanaldia uztartuz. Belaunaldi berriekin konprometitutako ikuspegia izanik, Riartek dantzaren mundua inspiratu eta ikuspegi berriak eman nahi dizkio, artistikoa denaren eta gizakiaren argaztetatik. Reynir Del Norte, berriz, aitzindaria da Islandian gitarra espainiarrean, eta flamenkoa modu aktiboan sustatu du bere herrialdean. Ekarpen kulturala dela-eta saritua izan da. Daniel Caballerok Madrilgo Amor de Dios Estudioan jaso zuen prestakuntza, eta dantza-estilo berritzaile eta erro flamenkoekiko leiala izateagatik nabarmentzen da. Miguel Jimenez kantaria, perkusionista eta gitarra-jotzailea da, eta Europan eta AEBetan ibili da, eta Iruñean irakatsi du. Bestalde, Einar Scheving Islandiako perkusionista nabarmenetakoa da, sari eta album propio ugari ditu, eta irakasle-lanetan ere ibili da. Ikuskizunak kultura anitzeko esperientzia paregabea eskaintzen du, tradizio flamenkoaren eta Islandiako musika-herentziaren arteko elkarrizketan oinarritua. teko zubia ezarriz. “Lo invisible” ikusten ez den baina beti dagoen horretan barneratzen den bidaia koreografikoa da: sumatzen dena, isiltzen dena, eusten duena eta bizi dena. Keinutik eta entzutetik abiatuta, bikotea ezkutuan geratzen den baina gure ekintzak, gure loturak eta munduan egoteko dugun modua gidatzen duen bidaia intimo batean murgiltzen da