Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hespérides

2025 Kultur

ORREAGAKO ANDRE MARIA KOLEGIATA - Orreaga/Roncesvalles

2025ko uztailaren 13a, igandea - 00.00etan

Zuberoa Aznarezek, Gloria Alezak eta Edurne Aizpunek osatzen dute taldea. Hiru emakume horiek ibilbide luzea dute musikaren munduan, eta gustuaren nahiz musika-praktikaren aldetik eklektizismoak bereizten ditu. Bakoitzak hainbat instrumentu jotzeko gaitasuna du, eta musika-estilo eta -koloreen aniztasun erakargarria lortzen dute. Lorategi zabal eta anitz bat balitz bezala, “Hespérides” taldeak eskaintzen dituen errepertorio desberdinak Europa zaharreko hainbat mendetako musikan igarotzen dira. Gai erlijiosoak edo profanoak, abestia edo dantza, galaiko-portugesa, gaelikoa, ladinoa, langue’oïl edota euskara, Hespérides taldearen proposamen ezberdinek historiaren beloa gure garaiko ikuspegitik zabaltzera gonbidatzen dute. Interpretazio-tradizioaren errespetutik eta ezagutzatik abiatua, “Hespérides” taldeak giro magikoa sortzen du, Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko soinuak gogora ekarriz, musikaren inguruko ikuskera bereziarekin eta garaiko instrumentuen erreplikak erabilita. Eszenaratze zaindu eta dotorea izango du ikusleak egun Antzinako Musika deitzen diogunaren birsortze berezi honetan. 

Bilatzailea