Naturarekiko eta haren formekiko lilura artea bezain zaharra da. Ingurune handi eta xehetik haratago, in - guratzen gaituen eta sostengatzen gai - tuenetik haratago, izaki bakoitza osatzen duena ere bada natura: banako gisa osat - zen gaituzten baldintzak, instintuak eta gaitasunak. Artea deitzen diogun sorkuntza estetiko eta intelektualetik haratago, hori zerbait burutzeko gaitasuna eta trebetasuna ere bada. Beraz, artea eta natura gauza bera dira nolabait, nahiz eta Arteak eta Naturak beste zentzu batean erkatzeko joera izan. Erakusketa honetan, zortzi emakume ar - tistak naturaren inguruan duten ikuspe - gia, interpretazio pertsonala partekatzen dute. Natura hori behatu eta eraldatu ahal izan - go da (ars naturae), baina, era berean, bakoitzaren sortzeko moduaren barne-is - la moduan ulertuko da (natura artis). Gure zentzumenen eta gure kulturaren bi - dez —txikitik eta intimotik unibertsalera— behatzen dugunarekin bat etorriz, zortzi begirada horiek, bakoitzak bere izaeraren arabera, naturala denaren edertasuna arakatzen, harritzen, berrinterpretatzen edo birsortzen dute. Bertizko Parke Naturaleko lorategi bota - nikoa, bere joritasun eta lasaitasunarekin, proposamen honetarako inspirazio-iturri agortezina da. Bertan, naturala denaren eta artistikoaren arteko lotura sendoa ere islatzen da.
Zortzi emakume artista elkartu gara erakusketa honetan, naturarekiko errespetuaren adierazpen moduan, artearen jatorri, bultzada eta materia gisa. Artista bakoitzak erakusketaren zati bat hartuko du naturan inspiratutako obren conEKAto batekin. Hizkuntzen, tekniken eta begiraden aniztasuna kontakizun komun batek gurutzatuko du: ipuin erako narrazio-sekuentzia bat, ibilbidean zehar hari gidari moduan erabiliko dena. Bertizko Parke Naturalean inspiratutako kontakizun hau erakusketan zehar sortzen joango da, atal ezberdinak kateatuz. Pieza batzuetan modu sotilean integratutako sinbolo txikien bidez, ikusleak ipuinaren zatiak ezagutuko ditu, obrak elkarren artean konektatuz eta erakusketaren conEKAtoaren interpretazioan modu aktiboan parte hartuz. Ibilbidearen amaieran, maleta bat egongo da bisitariaren zain, EKAto orri zuriekin, hitzezko eta literaturako diskurtsoa ikusizkoarekin integratuko duen proposamen artistikoan ikusleek elkar eragiteko eta parte hartzeko. Ibilbidearen amaieran, nahi duenak istorioarekin jarraitu ahal izango du, ekarpena, interpretazioa, amaiera edo ahotsa utziz kontakizun bizi eta partekatu horretan. Bisita gidatuak Bi bisita gidatu egongo dira publikoarentzat irekita, lanen bisita gidatua eskainiz, sormen prozesua, naturarekiko lotura eta hari narratiboa azalduz. 1.- Uztailak 19, larunbata (12:00 p.m.) 2.- Abuztuak 8, ostirala (12:00 p.m.) Bisitak Variopintas kolektiboko kideek gidatuko dituzte