Arbea - Diéguez Quartet taldea 2021. urtean osatu zuten antzeko musika-kezkak zituzten lau musikari gaztek. Geroztik, parte-hartze oso aktiboa izan dute Euskal Herriko eta inguruko jazz-eszenan. Taldearen estiloa oso pertsonala da. Haien errepertorioa Jazz modernoaren barruko konposizio originalek osatzen dute, eta hip-hop, XX. mendeko musika klasikoa edo euskal folklorea bezalako beste eragin asko ere badituzte.
Zuzenekoetan, askotariko paisaiak bilatzen dituzte, giro oso intimo eta delikatutik oso bizi eta energia handiko beste batzuetara igaroz. Era horretan, emanaldi bakoitza esperientzia paregabe bihurtzen dute. Duela gutxi, Amsterdamgo “Keep an Eye” lehiaketa ospetsuan parte hartu zuten, eta Eneko Dieguezek bakarlari onenaren saria irabazi zuen. Halaber, Jazzon Aretoaren 2024ko “Impulso” egonaldiko kide izan dira, eta bertan estreinako diskoa grabatuko dute.