Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

QTA. QUOUSQUE TANDEM ABUTERE

DNA 2024

Nafarroako Unibertsitate Museoa - Iruña

2024ko azaroaren 9a, larunbata - 19.30etan

Aurten, 2024an, DNA programak Nafarroan zubi lana eginen du, berriz ere, dantza garaikidea eta hizkuntza koreografiko berriak sustatzea helburu duten erakundeekin. Nafarroako Unibertsitatea museoak eskaintzen duen Museoa dantzan zikloaren barrenean aurkeztuko dira 2023ko DNA egonaldietan sortutako eta 2024ko DNA edizio honetan estreinatutako ekoizpenetako bi: QTA. Quosque Tandem Abutere, Zuk Performing Arts konapiniarena, eta Argi beltza, Dinamo Danza konpainiarena. Museoa dantzan da

Nafarroako Unibertsitatea museoaren apustua dantza garaikidearen alde: gaur eguneko sorkuntza koreografiko berriaren alde, museoaren bildumari lotutako estreinaldiak, egonaldiak eta enkarguak bilduz; bitartekaritza eta partaidetza jardueren bidez dantzarako publiko berriak sortzearen eta sendotzearen alde; eta museoaren sorkuntza prozesuei buruzko pentsamenduaren eta ikerketaren alde.

Gisa horretan, DNAk eta Nafarroako Unibertsitatea museoak ahaleginak batzen dituzte eta helburuak partekatzen Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko lankidetza horretan.

Bilatzailea