Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bisita guidatua: José Luis Echechipía Iosu Larumbe

2024 Edizioa

Zenbaterako eman dezakete hainbat neurritako soinu hodi batzuek? Nolakoa izan da ikerketa prozesu geldiezin hori, zeinak gidatu baitu azkeneko lau mendeetan organoak izan duen bilakaera? Nola azaldu duela 500 urteko teknologia batean oinarritutako musika eta ondarearekiko interesaren indarraldia eta gaurkotasuna?

Iruñeko San Nikolas elizako eta Santo Domingo komentuko organoak gure organo zikloan izan ditugun tresna nagusietako bi dira, duela 30 urte baino gehiagotik erabiltzen baititugu kontzertuetarako, bisita gidatuetarako edo saio esperimentaletarako. Oraingo honetan, bakoitzari bi bisita egitea proposatzen dizuegu; bisita horietan, musikaren bidez azalduko ditugu organo horien ezaugarriak eta posibilitateak. Organorako idatzitako hainbat generotako piezak entzunen ditugu, musika tresna horiek duten garrantzia eta interesa hobeki ulertzeko musikaren beraren bidez; horretarako, garai desberdinetako zenbait autoreren lanak joko ditugu. Bi gidari izanen ditugu ibilbide horretan: Iosu Larumbe eta José Luis Echechipía, biak ere organistak eta Organoaren Lagunen Nafarroako Elkarteko kideak.

18:00: Gazteleraz

19:00 Euskaraz

Hurrengo saioak

Santo Domingo eliza - Iruña

2024ko urriaren 25a, ostirala - 18.00etan

Santo Domingo eliza - Iruña

2024ko urriaren 25a, ostirala - 19.00etan

Bilatzailea